Analisia eta sektore dibertsifikazioa

Euskal Nekazaritzako Kontaduritza Argipederako Sarea (ENKAS)

Izena
Euskal Nekazaritzako Kontaduritza Argipederako Sarea (ENKAS)
Deskribapena
Nekazaritza Politika ezarri, gauzatu eta jarraitzeko dauden hainbat ustiapen-motaren errenta eta funtzionamendu ekonomikoari buruzko egiazko informazio eguneratua emateko sotutako sarea.

1985eko irailaren 25eko Aginduaren (1985eko urriaren 3ko EHAA) bitartez eratu zen Euskal Nekazaritzako Kontaduritza Argipederako Sarea. Agindu horretan bertan ezarri zen haren helburua: Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan Nekazaritza Politika ezarri, gauzatu eta jarraitzeko dauden hainbat ustiapen-motaren errenta eta funtzionamendu ekonomikoari buruzko egiazko informazioa eta informazio hori eguneratua izatea.

ENKASek, gainera, RECANek (Nekazaritzako Kontabilitate Informazioaren Sarea Nazionala) EAEri europar RICAko zirkunskripzio gisa eskatzen dion lagina bideratzen du. RECAN, estatu-mailako beste estatistika-eragiketa batzuk bezala, Ingurumen eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioaren (MARM) eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren arteko azken Lankidetza Hitzarmenaren eremuaren baitan egiten da. 1985eko urrian ENKAS sortzeko erabakia hartu zenetik egunera arte, zabalkunde-prozesua eman da sarean ustiategi-kopuruari dagokionez, bai eta bilakaera-prozesuan ere, informazioa bildu eta emaitzak ustiatzeko metodoak direla-eta.

Datuak web orrian argitaratuta daude, hautapen aldakorreko taulen bitartez, datu-banku gisa. Erakundeei (erabiltzaile edo bezero nagusiei) aldizka egiten zaizkien eskariak, honako hauek izaten dituzte xede: Arloko Plan eta Euskadiko Landa Garapenerako Planak, nekazaritza-sektorearen errentagarritasunari buruzko azterketak, input estatistikoak, Legebiltzarreko galderei eta bestelako agerraldiei ihardesteko erantzunak, unibertsitateko zein Ikerketa Zentroetako ikerketa-proiektuetarako eskariak, hainbat argitalpenetarako, etab.

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola