Analisia eta sektore dibertsifikazioa

M16 Arabako ogia:Arabako zerealarekin egindako ogia, kalitatezko K ziurtagiriduna

Proiektuaren izena
M16 Arabako ogia:Arabako zerealarekin egindako ogia, kalitatezko K ziurtagiriduna
Hasiera
2017
Amaiera
2018
Bazkideak

Okindegien Euskal Federazioa (Lerroburua)

HAZI

GARLAN

Deskribapena
Arabako zerealarekin egindako eta Eusko Label ziurtagiria duen ogi bat merkatuan probatzea, ikusteko ea merkatuak onartuko ote zukeen ogi berezi bat.

Proiektu honen xedea da Arabako zerealarekin egindako eta Eusko Label ziurtagiria duen ogi bat merkatuan probatzea, ikusteko ea merkatuak onartuko ote zukeen ogi berezi bat, Arabako zerealarekin egindakoa, eta ekoizpenari, trazabilitateari eta iraunkortasunari begira merkatuan ohikoak diren zerealekin osatutakoak ez bezala ekoitzitakoa. Eta ikustea ea onarpen horrek aurreikusten duen horrek guztiak berarekin lekarkeen kostu aldea ere onartzea.

Alegia, jakitea ea produktu berria errentagarria eta interesgarria litzatekeen balio kate osoarentzat: hasi nekazariarengandik eta okinera iritsi arte, prozesuan beharrezkoak diren zereal eta irin kooperatibetatik pasata. 94.800 euroko aurrekontuarekin, proiektuaren helburua da Okindegien Euskal Federazioko bazkideek eta beste batzuek produktu berri bat eskura izatea, zeinak aukera emango dien merkatuan arrakasta handiagoz lehiatzeko.

Era berean, helburua izango da Garlan S.Coop.eko bazkideek eta beste nekazari batzuek zereala ekoizteko beste alternatiba batzuk ere izatea, balio erantsi handiagokoak. Helburu hori lortzeko, ezinbestekoa da produktua eta ekoizpen prozesua Eusko Label ziurtagirirantz bideratzea; era horretan, kalitate goreneko produktu bat bermatuko da, bai eta bertan ekoitzitako zereala baliatu dela, eta eremuko eta ekoizpen sektoreko ingurumena eta ekonomia iraunkorragoa izango dela ere.

Helburu nagusia

Arabako zerealarekin egindako ogia lortzea, Eusko Labelduna. Eusko Label ziurtagiria (erregelamendu hori oraindik osatu gabe dago) izango zukeen ogiaren ahalik eta ezaugarri antzekoenak dituen ogia merkatuan probatuko da, ikusteko ea merkatuak onartuko zukeen ogi berezi bat, ekonomikoki bideragarria, Eusko Label araudiaren bidez arautua eta EAEko ogiaren eta zerealen sektorea iraunkorragoa izan dadin lagunduko duena.

Helburu espezifikoak

  • Ogi horrek duen onarpena baloratzea. Horretarako, merkaturatze proba bat egingo da, eta emaitzak bildu eta baloratzeko sistema bat ezarriko da.
  • Gaur egun EAEn lantzen den ogi irinaren ezaugarriak ebaluatzea, zer hobetu jakiteko.
  • Proiektu pilotu honen faseekin zerikusia duten beste kalitate arau eta egiaztapen batzuei buruzko informazioa biltzea.
  • Zereala eta haren eragina egiaztatzeko erregelamendu bat ezartzeko proiektua eta egokitasuna edo desegokitasuna aztertzea.

Faseak eta zereginak

  • Zerealaren Sektorea antolatzea.
    • Plan piloturako irina ebaluatzea
    • Irinaren sektorea zerealez hornitzeko eredu bat antolatzea
  • Irin barietateak aukeratzea
    • Erabilgarri dauden barietateen artean egokienak aukeratzea, eta ekarpen berezietarako premiak ezagutzea
  • Irinaren ezaugarri bereziak
    • Eusko Labelduna izan litekeen irinaren/zerealaren ezaugarri bereziak eta ohiko estandarrak ez bezalako ekoizpen sistemak definitzea
  • Esparru erregulatzailea definitzea
    • Eusko Labelduna izan litekeen zerealaren eta “K-dun” ogia erregulatzeko prozesuen eta produktuen trazabilitate irizpideak ezartzea
    • Zereal labelduna eta “K-dun” ogia erregulartzeko esparrua definitzea
  • Merkaturatze proba eta prototipoak baliozkotzea
    • Ogi bihurtu beharreko produktua eta prozesuak teknikoki definitzea
    • Merkatuko proba definitzea
    • Merkaturatze probak garatzea
  • Emaitzak baliozkotzea
    • Arabako zerealarekin egindako eta Eusko Labela duen ogiaren emaitzak eta bideragarritasun tekniko-ekonomikoa baliozkotzea

Espero diren emaitzak

  • Produktu berri Eusko Labeldun bat garatzea, Arabako irin bereziarekin eta haren deribatuekin egina.
  • EAEn zerealaren lehen sektorea sustatzea eta egonkortzea, ogi berezi baten ekoizpenaren balio katean oinarritutako negozio eredu baten bitartez: ekonomikoki bideragarria, lehiakorra eta Eusko Labela izatera bideratua.
  • Ogiaren txikizkako sektore tradizionala sustatzea eta egonkortzea.
  • Zerealetatik eratorritako produktu berriak garatzeko aukerak sortzea, EAEko elikaduraren balio kateko beste eragile batzuentzat.
 

Keywords

M16,Arabako ogia,zereala,kalitaa,K ziurtagiria

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola