Proiektuak

CAPRICE. “Chill with an appetizer with European wine and quality products”

Proiektuaren izena
CAPRICE. “Chill with an appetizer with European wine and quality products”
Hasiera
2019ko otsaila
Amaiera
2022ko urtarrila
Bazkideak

HAZI

Deskribapena
JDBa duen txakolinaren sustapena (Getariako Txakolina, Bizkaiko Txakolina eta Arabako Txakolina), kalitatezko markak dituzten produktuekin batera, hala nola Eusko Labela duten Ibarrako Piparrak eta Euskadiko Kantauriko Antxoa eta Hegaluzea, Japonian eta EEBBtan.

CAPRICE proiektuak ikuspegi berritzailea planteatzen du Japonia eta Estatu Batuetako kontsumitzaileen eta merkatuen dinamizatzaileen arreta bereganatzeko, eta esperientzia gastronomiko bat planteatzen du, kopa bat ardo dastatzeko, kalitatezko produktuekin lagundutako aperitibo batekin. Txakolinaren eta pintxoaren arteko konbinazioa kultura eta tradizioa dastatzeko gonbidapen bat da, eta asmoa ez da soilik sustatutako produktuak Japoniara eta Estatu Batuetara gehiago esportatzea, baizik eta baita ere horiei lotutako jatorria, zaporea eta tradizioa ezagutaraztea.

CAPRICEren mezu nagusia da “Fancy the European appetiser”, laguntza programaren lemaren ildo berean, “Enjoy, it’s from Europe”. Ia 2 milioi eta erdiko aurrekontuarekin, AGRI-SIMPLE-TC programaren bidez %80 finantzatuta, CAPRICE programak sustapen eta marketin ekintzak jasotzen ditu Europako produktuak, kultura, tradizioa eta gastronomia ezagutzera emateko.

Helburu nagusia

Jatorri Deitura duten txakolinak Japonian eta Estatu Batuetan sustatzea (Getariako Txakolina JDB, Bizkaiko Txakolina JDB, Arabako Txakolina JDB), kalitateko marka duten produktuekin lagunduta, tartean egonik Eusko Labeleko Ibarrako Piperrak eta Euskadiko Kantauriko Antxoa eta Hegaluzea.

Helburu bereziak

  • AEB eta Japoniaranzko esportazioak handitzea hiru JDBetako Txakolinari, Euskadiko Kantauriko Antxoa eta Hegaluze kontserbei eta Eusko Labela duten Ibarrako Piparrei dagokienez.
  • AEB eta Japoniako agente merkaturatzaileen ezagutza eta sentsibilizazioa areagotzea Europako kalitateko nekazaritza elikagaien jatorri, tradizio eta kontsumoari dagokienez.
  • Bi herrialdeetako biztanleak oro har informatzea produktu horiei buruz, hainbat komunikazio ekintzaren bitartez.

caprice cabecero foto bodegón super txiki

Ekintza estrategia

Bere helburuak lortzeko, CAPRICEk ekintza estrategia bat planteatzen du ekintza mota ezberdinak barnebiltzen dituena, erantzun koherente eta ordenatu bat emanez produktu, prezio, sustapen eta salmenta guneen arteko konbinazio bateratuari, 4 ekintza ildoren bidez:

  1. Marketina eta sustapena, nekazaritzako elikagai produktuen, kulturaren eta tradizioaren posizionamendua eta sustapena lortzeko jarduerak barnebilduz.
  2. Merkaturatzea laguntzeko jarduerak barnebiltzen dituen merkatua.
  3. Jendarteratzea eta komunikazioa.
  4. Sentsibilizazioa eta transmisioa.

Espero diren emaitzak

AEBn eta Japonian promozionatutako produktuen esportazioa handitzea, baita agente merkaturatzaileen ezagutza eta sentsibilizazioa areagotzea produktu horiei eta haien ekoizpen metodoei dagokienez, eta biztanleak oro har horiei buruz informatzea.

Exekuzio erakundeak

Aukeratutako bi merkatuetan (EEBB eta Japonia) sustapen ekintzak abian jartzeko, baita proiektuaren komunikazio ekintzak garatzeko ere, kontratazio publikorako lizitazio bat egin zen 3 lotetan banatuta, eta horietako bakoitza enpresa bati esleitu zitzaion:

  • 1. Lotea: AEBko sustapen ekintzak. Enpresa esleipenduna: Elkano Group.
  • 2. Lotea: Japoniako sustapen ekintzak. Enpresa esleipenduna: Basque Culinary Center.
  • 3. Lotea: proiektuaren komunikazioa. Enpresa esleipenduna: Trupp.
 

Keywords

caprice, txakoli, kalitatea, euskadi, eusko label

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola