Proiektuak

Euskabiom

Proiekturaren izena
Euskabiom
Hasiera
2016/11
Amaiera
2018/10
Bazkideak

HAZI

CRPFA Aquitaine (Centre Régional de la Propriété Forestière d'Aquitaine)

FORESPIR 

Deskribapena
Baso jatorriko biomasaren erabilera Euroeskualdearen eskalan garatzea.

Euskabiomek proposatzen du baso jatorriko biomasaren erabilera Euroeskualdearen eskalan garatzea: erabilgarri dauden egur bolumenen ikuspegi argi eta zehatza edukitzea, Euroeskualde mailan dauden erabilera desberdinen arabera, eta biomasaren eta lurraldeko hornidurako filialen balio katea aztertzea.

Proiektuaren ezaugarria da arlo hauetan bete nahi dituela helburuak: oihaneko ekoizpena eta kudeaketa, landa garapena eta energia berriztagarriak, eta basoko sektorea dibertsifikatzeko modu bat ordezkatzen du, Europan indartsuenetakoa, landatutako basoaren bitartez.

Euskabiomen iraupena 18 hilabetekoa da eta 60.501 €-ko aurrekontu globala du. Aurrekontu horretatik %50

Akitania-Euskadi Euroeskualdeak finantzatutakoa da. Akiania-Euskadi EUROESKUALDEAK basoko potentzia handia dauka (batez ere landatutako baso produktiboak), eta eragin biderkatzaile handiko lankidetzarako potentziala duela jotzen da, Euskal Autonomia Erkidegoari eta Akitaniari dagokienez, Akitania-Euskadi Euroeskualdearen 2014-2020 AECT Plan Estrategikoan.

Izan ere, 2,8 milioi hektarea basorekin, Akitania Berria eskualdea Frantziako lehen arloa da basoei dagokienez. Euskal Autonomia Erkidegoa, berriz, ez da atzean geratzen, 700.000 hektarea baso baititu.

Basoaren potentzial horrek (urteko hazkunde naturalaren %30 baino ez da aprobetxatzen), gero eta egur eskari handiago bati egin behar dio aurre, izan egur zerratua (habeak, paletak, egurrezko enbalajeak), industriarako egurra (mamia) edo energiatarako egurra (basoko biomasa).

Azken erabilera horren inguruan, Akitania-Euskadi Euroeskualdearen 2014-2020 AECT Plan Estrategikoan nabarmendu zenez, aukera handiak daude ezagutza transferitzeko eta esperientziak trukatzeko, xede hauekin:

  • Biomasaren eskaintza sustatzea
  • Basoen bultzada handitzea
  • Egur energiaren erabilera ezartzea, berako egurraren erabilera bultzatuz.

bat

Berez, ikusten ari gara gero eta egur gehiago eskatzen dela energi moduan erabiltzeko. Egur galdara automatikoen kopurua gero eta handiagoa da, eta, erabiltzen diren egur bolumenak kontuan hartuta, garatzeko potentziala dagoela ikusten da, eta onuragarria dela ekoizleentzat eta erabiltzaileentzat. Horretarako, ordea, beharrezkoa da hornidura kateen balio katea ezagutzea.

Euroeskualdearen estrategiaren lehentasunezko helburuak asetzeko, bazkideek EUSKABIOM proiektua abiarazi dute, helburu hauekin:

  • Balio katearen erabiltzaile bakoitzak egur materiala eskuratu ahal izateari buruzko informazioak objektibatzea eta estandarizatzea.
  • “Basoko biomasaren” balio kateko eragileen gaineko ikuspegi espezifiko bat lantzea (basoaren jabetik amaierako erabiltzailera eta preskriptorera), Akitania-Euskadi Euroeskualdean egur hornidurak dituen aukerei buruz.
  • “Basoko biomasaren” balio katea dinamizatzeko fase berezi bat egitea (basoaren jabetik amaierako erabiltzailera eta preskritorera), Akitania-Euskadi Euroeskualdean egur hornidurak dituen aukerei buruz. Helburu horiek lortzeko, proiektuan inplikaturiko bazkideek (FORESPIR, CRPF Akitania eta HAZI Fundazioa) honako ekintza hauek egitea aurreikusi dute:

1. EKINTZA: AKITANIA-EUSKADI EUROESKUALDEAN BIOMASARAKO DAUDEN BALIABIDEEN POTENTZIALA AZTERTZEA

Ekintza honen xedea da metodo bat lantzea Akitania-Euskadi Euroeskualdean biomasarako dauden baliabideak aztertzen laguntzeko, tokiko eragileak inplikatuz. CRPF eta HAZI bazkideek, orain, bi metodo desberdin baina osagarri dituzte mendian egiazki erabilgarri dagoen egur bolumena zehazteko, eta Euroeskualdean erabilera desberdinetarako erabil daitekeen egur bolumenaren ikuspegi argia lortu nahi da. Energia berriztagarrien erabilera handitzea nahi bada, eta, lehentasunez, biomasaren erabilera, beharrezkoa da amaierako erabiltzaileei erabilgarri dagoen egurraren eskaintza jakinaraztea. Horretarako, tailer bat egingo da inbentario metodo desberdinei buruz eta metodo horiek uztartzeko baldintzak definitzeko, eta metodologia bateratu bat garatuko da Euskadiko (HAZI) eta Akitaniako (CRPF) bazkideen lanaren informazioa elkartzeko.

2. EKINTZA: AKITANIA-EUSKADI EUROESKUALDEKO BASOKO BIOMASAREN INDUSTRIAREN BALIO KATEAREN METODOLOGIA ETA KOMUNIKAZIOA

Akitania-Euskadi Euroeskualdeko basoetako biomasaren horniduraren balio katearen azterketa eragileen artean parte katu behar da, eta bi eskualdeetako errealitatera eta esperientzietara egokitu behar da (bi eskualdeek aurrerapen maila desberdina dute). Ondorioz, beharrezkoa da bi eskualdeetan produktuak prozesatzeko kostuen egitura ezagutzea, sektorearen lehiakortasuna bultzatzeko. Ekintza horiek egur gehigarria edo osagarria eskuratzeko ahalmena handitzen lagundu dezakete.

Honako lan fase hauek ezarriko dira:

2.1 Akitania-Euskadi Euroeskualdeko basoko produktuen biomasaren hornidura kateen balio katea aztertu eta eztabaidatzea.

2.2 Bisita teknikoak teknikoak antolatzea eta galdetegiak egitea eskualde horietako alde interesdunei informazioa emateko bi metodoen uztarketak dituen onurei buruz: sortu Lantalde txiki bat horretarako.

2.3 Aipatu Lantaldea baso sektoreko operadore nagusiei aurkeztea, proiektuaren lorpenen zabalkundea behar bezala egiteko (lanbideartekoak, Baskegur, Xylofutur, Europa Hegoaldeko Basoginen Elkartea...).

2.4 Aipatu Lantaldea operadore ekonomiko nagusien aurrean aurkeztea. Horretarako, 4 bisita antolatuko dira (adibidez: biomasako kalefakzio sare bat duten udal instalazioak, egur galdara automatikoa duten industri instalazioak…), eskaintzaren eta eskariaren artean sinergiak sortzeko (horien barruan egonik higiezinen promotoreak, etxebizitza eta eraikin eraikitzaileak, udal teknikariak, zaharberritzeen arduradunak, preskriptoreak, etab.).

3. EKINTZA: EMAITZEN ZABALKUNDEAREN FASEA

Proiektuaren memoria-laburpen bat idaztea.

Memoria hori eragileen artean zabaltzea

Euskabiom proiektua honela gauzatuko da:

  • Lantalde txiki bat sortuko da, AKITANIA-EUSKADI lurraldeko bazkideek eta eragileek osatua.
  • Euroeskualdean 3 mintegi tekniko antolatzea, lurraldeetako bazkideak Euroeskualdean martxan jarritako dinamikan integratzeko (lanbideartekoak, Baskegur, Xylofutur, Europa Hegoaldeko Basoginen Elkartea).
  • Euroeskualdean 4 bisita tekniko zehatz antolatzea, basoko biomasan erabilgarri dauden baliabideak aztertzeko metodologia komun bat garatzeko (eta, ondorioz, egurraren gainerako erabileretarako).
  • Galdetegi bat prestatu eta zabaltzea, eragileen informazioa eta aurreikuspenak jasotzeko, eta proiektuaren esparruan ezarritako lankidetzaren berri ematea.
  • Beste 4 bisita tekniko egitea, eskaintzaren eta eskariaren artean sinergiak sortzeko.

EUSKABIOM proiektuan sortutako elementu guztiak bazkideen webgunean agertuko dira eta, ahal bada, elkartutako eragileen webguneetan. Komunikazio lan bat egingo da EUSKABIOM proiektuaren emaitzak eraginkortasunez komunikatu ahal izateko.

ESPERO DIREN EMAITZAK

Entregagarria: “HAZIren eta CRPFren artean basoko inbentarioak eta tasazioak egiteko informazioa partekatzeko arlo posibleen diagnostikoa”.

LIDARen erabileraren azterketa tekniko ekonomikoa.

Euroeskualdean basogintzari buruz erabiltzen diren termino teknikoen dokumentua.

Euroeskualdean biomasa estandarreko ustiategi baten batez besteko kostuen kalkuluaren dokumentua.

AURREIKUSITAKO BISITAK

2018 urtarrila- Akitaniako teknikariak Euskadin bisitan

2018 otsaila- Euskal teknikariak Akitanian bisitan.

2018 martxoa – Euskal teknikarien bilera sektoreko Euskadiko eragileekin (berdin Akitanian).

2018 apirila – Euskal baso teknikariak Akitanian bisitan eta akitaniarrak Euskadin

2018 maiatza – Biomasaren euskal preskriptoreak Akitanian bisitan eta akitaniarrak Euskadin.

Orain arte bilera tekniko presentzial bat egin da Euroeskualdearen egoitzan, Hendaian. Eta bilera teknikoak ere egin dira euskal eta akitaniar teknikarien artean beste proiektu komun batzuen esparruan (FORESPIR, jardunaldi teknikoak, etab.).

 

Keywords

euskaviom, euskadi, aquitania, biomasa, basogintza

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola