Proiektuak

Kudeaketa tekniko eta aholkularitzarako tresna informatikoa esnetarako behien produkzio prozesuak hobetzeko

Proiektuaren izena
Kudeaketa tekniko eta aholkularitzarako tresna informatiko berria esnetarako behien produkzio prozesuak hobetzeko
Haisera
2016
Amaiera
2017
Bazkideak

Lurgintza

Efrife

Asgafal

Bife

Gife

Hazi

Deskribapena
Esnetarako behien sektorentzako lankidetza bidezko plataforma integratu batean oinarritutako kudeaketa sistema berri bat. Eskumena duten eragile eta aktore guztiek parte hartu ahal izango dute.

Plataforma informatiko berria Euskadiko esnetarako behien abeltzainen elkarteek (Efrife, Asgafal, Bife eta Gife) sustatutako egitasmoa da; elkarteek, Lurgintza Kudeaketa Zentroarekin eta HAZI Fundazioarekin lankidetzan, berrikuntza talde bat eratzea erabaki zuten, kudeaketa tresna berriak bereganatzeko, gaur egungo infokomunikazioko teknologiek eskaintzen dituzten aukerak gehitzeko. Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, Euskadiko 2015-2020 Landa Garapenerako Programaren lankidetza laguntzen bitartez, proiektua sektorearen beharren neurrira garatu da, alde batetik, ustiategiei buruzko informazio guztia biltzeko (Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroa), eta, beste aldetik, sistemaren kudeaketa parte hartzen duten pertsona guztien gaitasunak eta erantzukizunak definitzeko (gaitasun profilen definizioa).

frisonas

Horrela, esnetarako behien euskal sektoreak kudeaketa sistema berri bat dauka bere esku, lankidetza bidezko plataforma integratu batean oinarrituta, zeinean sisteman eskumena duten eragile eta aktore guztiek parte hartu ahal izango duten, informazioa berehala eskuratu eta jaso, euren lana ahalik eta baldintzarik onenetan garatu eta emaitzak partekatu, modu operatibo, efiziente eta efikaz batean. Kudeaketarako tresna berriak abeltzaintzako ekoizpena etengabe hobetzera zuzenduta daude, gaur egungo behar eta betekizunetara egokituta daude, eta baliabide efikaz eta efizientea dira ustiategiak beraien jarduera produktiboan orientatzeko, gaur egungo errentagarritasun ekonomiko eta iraunkortasuneko parametroen arabera, eta nekazaritzako elikagaien ekoizpenari eskatzen zaizkion betekizunekin bat eginda.

Esnetarako Behien sektorearen ikuspegi tekniko-produktibotik, kontuan hartu eta euskarri ematen zaie liburu genealogikoari, esnearen kontrolaren programari, eta ekoizpen, ugalketa, genetika eta osasun aldeko faktoreei. Hori guztia sisteman integratutako informazio guztiari ahalik eta errendimendurik handiena ateratzeko. Kontroleko lanak, datuen atzipena eta teknikariek tokian bertan egindako ikuskapenak kudeatzen ditu, gaur egungo teknologien bitartez lan horiek modu efikaz eta efizientean egin ahal izateko, operatibarik handienarekin eta emaitzen kalitaterik handienarekin.

 

Keywords

informazio sistemak, esnetarako behiak

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola