Proiektuak

Latxa Esnetarako Ardia Dinamizatzeko Plana

Proiektuaren izena
Latxa Esnetarako Ardia Dinamizatzeko Plana
Hasiera
2017Ko otsaila
Bazkideak

Eusko Jaurlaritza

Nafarroako Gobernua

Deskribapena
Latxa arrazako esnetarako ardi sektorea mantentzeko eta garatzeko plana, ikuspegi ekonomikotik zein sozialetik eta ingurumenekotik.

ovino web

Nafarroako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza lanean ari dira Latxa arrazako Esnetarako Ardia Dinamizatzeko Plan bat martxan jartzeko. Planarekin, asmoa da bi erakundeek beraien lurraldeetan sektorea mantentzeko eta garatzeko egin duten apustuari erantzutea, sektore garrantzitsua delako ikuspegi ekonomikotik zein sozialetik eta ingurumenekotik.

Elkarlanaren helburua latxa ardi sektoreak aurre egin beharreko arazoak aztertzea da, bereziki esnearen ekoizpenari dagokionez, eta gobernuek beraiek zein beste instituzio eta erakunde batzuek bultzatu ditzaketen ekintzak edo irtenbideak definitzea.

Euskadi eta Nafarroako latxa ardiaren esne produkzioa, batez ere, Idiazabal eta Erronkari izendapenetako gaztetara zuzentzen da, baina hainbat gaztagile indibidualentzako lehengaia ere bada. Gure gazten kalitatea nazioartean ezaguna da, eta bai Eusko Jaurlaritzak bai Nafarroako Gobernuak zaindu eta sustatu beharreko ondaretzat hartzen dute. Baina hori ezinezkoa izango da ekoizpen sarea mantentzen ez bada: abeltzainak eta Latxa arraza.

 

 

Keywords

ardi, latxa, esnea, dinamizazioa, plana

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola