Proiektuak

Euskadi Vin Aquitaine (EVA)

Proiektuaren izena
Euskadi Vin Aquitaine(EVA):Eskualde ardogileen sare bat sortzea
Hasiera
2016ko urtarrila
Amaiera
2017ko uztaila
Bazkideak
INNO’VIN
ISVV – Institut des Sciences de la Vigne et du Vin  
CA24 –Chambre d’Agriculture de la Dordogne  
CA33 - Chambre d’Agriculture de la Gironde  
INTERCO  
CEB – Congrès et Exposition de Bordeaux  
UPV
Euskampus  
NEIKER  
Deskribapena
Euskadi eta Akitania arteko lankidetza proiektu bat da, bi eskualdeetan ardogintzaren sektorean berrikuntza sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko

EVA (Euskadi Vin Aquitaine) Euskadi eta Akitania arteko lankidetza proiektu bat da, bi eskualdeetan ardogintzaren sektorean berrikuntza sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko. Proiektuak balio kateko hainbat eragile integratzen ditu, hau da, ekoizleak, produktuen hornitzaileak edota zerbitzuak zein teknologi eta ikerketa zentroak. Proiektuaren oinarrian dagoeneko existitzen diren hainbat lankidetza daude, horiek indartzeko eta denboran irauteko, ezagutarazteko eta eragile sektorialen esku jartzeko.

EVAren iraupena 18 hilabetekoa da eta 111.000 €-ko aurrekontu globala du. Aurrekontu horretatik %45 Akitania-Euskadi Euroeskualdeak finantzatutakoa da. EVA 2016ko urtarrilean hasi zen, Akitania-Euskadi Euroeskualdearen proiektuen deialdiaren ondoren.

vino copy

Proiektuaren helburua da ardogintzaren sektorean lankidetzan aritzeko harremanak indartzea eskualde bi horien artean. Proiektu honen asmoa da organismo zientifiko, tekniko eta ekonomikoen artean dauden harremanak biltzea eta indartzea, berrikuntza dinamizatzeko eta ardogintzaren sektorearen lehiakortasuna errazteko mugaren bi aldetan. Gaur egun, ardogintzaren sektoreak merkatu globalizatu eta oso-oso lehiakorrari egin behar dio aurre, eta horrek nekazariak behartzen ditu kalitate bikaineko ardoak eskaintzera, jatorriaren alderdi bereizgarriak islatuz, eta ingurumen inpaktua minimizatuz. Erronka horiei begira, ardogintzaren arloa inoiz baino gehiago bere produktuak, prozesuak eta merkatua berritu beharrean dago, ardogintzako ustiategiak efizienteagoak eta lehiakorragoak izan daitezen.

Testuinguru horretan, berrikuntzaren garapena sustatze aldera, proiektu honek eragile zientifiko, tekniko eta ekonomikoen sare iraunkor bat sortu nahi du, ardogintzaren sektorearen barruan, Akitania eta Euskadi eskualdeen artean. Hori eraikitzeko, bazkideak orain dauden lankidetza sareetan eta martxan jarritako egitasmoetan bermatu dira, euren borondatez Euskadi Vin Aquitainen parte hartu nahi duten eragileak identifikatzeko eta lankidetza lotura berriak garatzeko. Sareari bizitza emateko, 2 mintegi antolatu dira lankidetza honetan zehar: Ekitaldi horiei esker topaketak sortu dira, harremanak aberastu eta intereseko gai zehatzetan sakondu, hori dena lankidetza aktiboko proiektuak abian jartzeko.  

EVA Ardogintzako I. Topaketa Profesionala

2016ko maiatzaren 26an eta 27an Ardogintzako I. Topaketa Profesionala egin zen Vitoria-Gasteizko Artium museoan. Maiatzaren 26an, hitzaldi bat eman zen merkatuko joeren gainean, eta jarraian ardo dastaketa egin zen Master of Wine Pedro Ballesterosekin. Hiru lantegi egin ziren: Ardoaren merkatua, Mahastia eta Ardoa. Maiatzaren 27an, berriz, bi bisita egin ziren: Bisita bat Ardoaren Museora (Villa Lucia) eta beste bisita Arabako Errioxak Eguren Ugarte upategira. Ekitaldi honi esker EVA sareko kideak harremanetan jarri ahal izan ziren lehenengo aldiz, haien kontaktuak aberastuta eta alboko eskualdeko gai eta ikerketa nagusiak eta dituzten eskumenak ezagututa. Lantegietan egin diren trukeei esker, hainbat gai komun eta interesgarri identifikatu ahal izan ditugu, etorkizunean bi eskualdeen artean lankidetzak ireki ahal izateko, betiere ardogintzaren sektorearen inguruan.

EVA Ardogintzako II. Topaketa Profesionala

2016ko abenduaren 1ean eta 2an EVA sarearen 2. Topaketa egin zen Bordelen, VINITECH Sifel azokaren 20. Edizioa aprobetxatuta. Abenduaren 1ean bi bisita egin ziren: Bisita bat VINITECH Sifel azokara, hitzaldi eta lantegiekin, eta beste bisita Château La Lagune-ra, koktelarekin eta afariarekin. Abenduaren 2an, berriz, Cite du Vin ikusi zen, dastaketarekin.

Ekitaldi horrekin EVA sareko kideek hau egin ahal izan zuten:

Deskubritu: ARDOGINTZAren , zuhaitzen eta barazki-frutazaintzaren munduko azoka, erakusketarako 65.000 m2-ko azalera duena eta 750 eraskusketari eta 45 000 bisitari profesional inguru.

Aurkitu: Mugaren alde bietako ardogintzaren sektoreko ehunka parte hartzaile (ekoizleak, ikerketa zentroak, konponbideen enpresa hornitzaileak…)

Trukatu: Arazo komunak eta proiektu potentzialak.

Sortu: Lankidetza berriak etorkizuneko berrikuntzetarako. Itxierako mintegia Uztailaren 3an eta 4an itxierako mintegia egin zen Irulegiko Upategian (Baigorri) Mintegi horretan, hau egin ahal zen:

• EVA lankidetza sareko kideak aurkitu. Gaur egun Akitaniako, Euskadiko eta Nafarroak 86 eragilek osatzen dute Sarea (ekoizleak, ikerketa zentroak, konponbideen enpresa hornitzaileak, Upategiak, laborategiak…).

• Lan bileretan parte hartu eta gure sektorearen erronka garrantzitsuei zerikusia duten lankidetza proposamen zehatzak trukatu.

• Lankidetza berriak sortu etorkizuneko berrikuntzetarako.

Eta Iparraldeko ardogintzaren sektorea eta Irulegiko AOC jatorri markako ardoa deskubritu.

 

Keywords

EVA,Aquitania,Euskadi,ardoa

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola