Proiektuak

POCTEFA iForWood

interreg-poctefa-RGB

www.poctefa.eu

http://ec.europa.eu/regional_policy/es/

Proiektuaren izena
POCTEFA iForWood “Pirinioetako egurraren mobilizazioaren eta transformazioaren berrikuntza”
Hasiera
2016-09-01
Amaiera
2019-08-31
Bazkideak

Centre Tecnològic Forestal de Catalunya (CTFC)

HAZI

FORESPIR 

Generalitat de Catalunya – Departament d'Agricultura, Ramaderia Pesca i Alimentació

GANASA

Centre de la Propietat Forestal

Union Grand Sud des Communes Forestières 

CRITTBois Midi-Pyrénées 

Centre National de la Propriété Forestière

OFFICE NATIONAL DES FORÊTS 

Diputación General de Aragón 

Deskribapena
Basogintzaren eta egurraren industri transformazioaren sektorea dinamizatzeko helburua du, balio katearen hainbat puntutan jarduerak eginez.
WEB ORRIA: POCTEFA iForWood

interreg-poctefa-RGB

FEDERek kofinantzatzen duen POCTEFA iForWood proiektuaren helburua da Basogintzaren eta egurraren industri transformazioaren sektorea dinamizatzea, balio katearen hainbat puntutan jarduerak eginez: basoko ekoizpena, lehen eta bigarren transformazioak eta, azkenean, landutako produktuen sustapena eta komertzializazioa. iForWood berrikuntza proiektu bat da, basoko produktuak gehiago balorizatzea lortzeko. Berrikuntzaren kontzeptua oinarrizko bihurtzen da Pirinioak bezala ingurune batean. Malda handiko ingurune batean egonik, eta espezie aprobetxagarrien egitura hain berezia delarik, baso-egurraren sektoreak desabantailak ditu, eta hori konpentsatzeko berrikuntzaren alde egitea besterik ez dago, balio katearen maila guztietan.

Horretarako, proiektuan berrikuntza eta transferentzi ekintzak diseinatzen dira hainbat arlotarako. Malda handiko guneetan basoaren aprobetxamendua areagotzeko sistema berriak, basoko bideen detekzio automatikoa eta zerbitzu kartografiko aurreratuak, produktuen komertzializazio multzokatua, egurraren transformazioaren produktu eta prozesu berriak, saltzeko formula berrien azterketa… horiek dira proiektuan kontuan hartzen diren alderdi berritzaileetako batzuk.

EAEn, proiektuko bazkide den HAZIren partaidetzaz gain, Baskegur-EAEko egurraren elkartea ere bazkidetuta dago, eta haiekin batera egiten da lan proiektuaren ekintzak zehazteko. Horrela bermatzen dugu proiektutik ondorioztatzen diren produktuak egiazki transferituko direla sektorera. Proiektua Eskualde Garapenerako Europar Funtsak (FEDER) kofinantzatu du %65ean, Interreg V-A Espainia-Frantzia- Andorra programaren bitartez (POCTEFA 2014-2020).

POCTEFAren helburua Espainia, Frantzia eta Andorra bitarteko mugako eskualdearen integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea da. Laguntzaren xedea da mugaz gaindiko jarduera ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak garatzea, lurralde garapen iraunkorraren aldeko estrategia bateratuen bitartez.

Helburu nagusia:

  • Pirinioetako basoko aprobetxamenduen errentagarritasuna handitzea eta egur enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea hobetzea, I+G+Baren arloan lankidetzan arituz, basoko produktuak hobeto balorizatzea lortzeko.

Helburu bereziak:

  • Sektoreko profesionalei, basokoei zein egurraren preskriptoreei, prestakuntza eta informazioa ematea tresna berriei, komertzializazio formulei, egur produktuei eta aplikazioei buruz.
  • Pirinioetako basoko aprobetxamenduetan eta egurraren salmentan tresna, teknika eta metodologia berriak sartzea.
  • Pirinioetako egur produktuen transformazioa eta komertzializazio prozesuak hobetzea eta berritzea.

 

Espero diren emaitzak:

  • 6 jardunaldi tekniko basoko aprobetxamenduen, logistikako garraioaren eta egurra saltzeko moduen berrikuntzari buruz, eta egur eraikuntzari eta errehabilitazioari buruz.
  • Pirinioetako mugaz gaindiko campusa arkitekturako ikasleentzat.
  • Egurraren sektorearen informaziorako plataforma bat sortzea.
  • Pirinioetako pisten sarearen datu base kartografiko bat burutzea.
  • Egurraren zentro logistiko bat sortzea.
  • Ebaketa eta arrastatze teknika berriak garatzea.
  • Egurraren karakterizazio automatikorako ekipamenduak egokitzea, enpresentzat moldatuta.
  • Pirinioetako egurra lehortzeko gida.
  • Pirinioetako egur teknikoaren produktu berrien diseinua.
  • Kola biologikoen azterketa.

Kick-off Solsonan

iForWood proiektuaren hasierako bilera urriaren 26an eta 27an egin zen, Solsonan, Lleida, eta bazkide guztiak izan ziren bertan. Topaketan, proposatutako helburuetan aurrera egiten hasteko oinarriak jarri ziren.

Bilera Montrejeanen (Frantzia)

2017ko martxoaren 2an eta 3an egin zen, 3. jarduerako ekintzak garatu eta koordinatzeko xedearekin: “Pirinioetako baso baliabideen ezagutzaren eta egurra mobilizatzeko eta saltzeko tekniken berrikuntza”.

Bilera Arkautin (Araba)

Ekainaren 5ean 4. Jarduerako bilera berezi bat egin zen Haziren egoitzan, Arkautin (Araba). Bertan, bazkideek lan arlo hauetan egin behar dituzten lanak zehaztu ziren:

  • Sailkapen mekanikorako sistema.
  • Lehortzeko prozesuen hobekuntza.
  • Egurrezko produktu berriak.
  • Komertzializazioa hobetzea.
  • Oinarri biologiko itsasgarriak.
 

Keywords

poctefa, berrikuntza, egurra, iforwood

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola