Proiektuak

Landa ingurunean jarduera ekonomikoak garatzeko guneak identifikatu, zerrendatu eta kudeatzeko sistema

Proiektuaren izena
Landa ingurunean jarduera ekonomikoak garatzeko guneak identifikatu, zerrendatu eta kudeatzeko sistema
Deskribapena
Proposatutako sistema datu base/inbentario bat sortzea da, landa ingurunean enpresak abian jartzeko eta kokatzeko libre dauden guneekin, baita gune horiek kudeatzeko protokolo bat ere.

Nori zuzenduta: Udalak eta Euskadiko landa inguruneetan jarduera ekonomikoak bultzatzen eta abiarazten diharduten Tokiko Erakundeak.

Proposatutako sistema datu base/inbentario bat sortzea da, landa ingurunean enpresak abian jartzeko eta kokatzeko libre dauden guneekin, baita gune horiek kudeatzeko protokolo bat ere.

Jarduera ekonomikoak garatzeko lekuen identifikazioan banaka erabiltzeko lekuak zein taldean erabiltzekoak sortu daitezke, hala nola enpresa mintegiak.

Landa Inguruneko Enpresa Mintegiak enpresak denbora batean hartzeko lekuak dira, eta merkatuan lehen urratsak egiteko kokatzen dira bertan enpresak. Enpresa mintegia, enpresa azpiegitura gisa, barruan hainbat gune eta zerbitzu dituen leku fisikoa da: baimen administratiboko erregimeneko lokalak, bilera gelak, prestakuntza gelak, co-working langune partekatua, enpresen helbideraketa, bulegoak orduka, etab. Zentro bakoitzaren aukeren arabera, gainera, laguntasun lanak eta zerbitzu bereziak egin daitezke, interes lokaleko ekimenei hasieran ernamuintzen laguntzeko.

Era berean, garrantzitsua da gune horiek kudeatzeko eredu egoki bat definitzea erakunde bultzatzaileen aldetik. Erantzukizun hori errazteko, oinarrizko protokolo eredu bat proposatzen da, hortik abiatuta kasu bakoitzaren funtzionamendurako barne erregimena ezartzeko.

virginia

Horrela, laguntza tresna gisa eratzen da, guneak identifikatu, zerrendatu, sustatu eta abian jartzen laguntzeko eta landa inguruneetan enpresa mintegiak sortzea bultzatzeko, gune bakoitzaren errealitatera egokitu daitekeen kudeaketa protokoloarekin batera.

Sistema osatzen duten tresnak atxikita doaz PDF formatuan. Informazio gehiagorako eta HAZIrekin harremanetan jartzeko, ( E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. ).

  • Guneen datu basearen / inbentarioaren eredua.Excel fitxategi bat, libre dauden lokalen gaineko informazioarekin eta lokal horien ezaugarriekin, enpresa jarduera posibleetarako lekuak identifikatzea/aukeratzea errazago izateko. Excel fitxategia Word fitxategi batera lotuta egongo da, non fitxa horiek eta gune bakoitzaren ezaugarri teknikoak ikusiko diren.
  • Protokoloaren eredu bat, landa ingurunean enpresa mintegiak/haztegiak diseinatzeko eta abian jartzeko. Horretarako, kontuan hartuko dira:
    • Landa inguruneko enpresa mintegietan eskainitako zerbitzuen diseinurako proposamenak.
    • Onuradunak.
    • Funtzionamendua: barne araudia.
    • Komunikazioa.
    • Errentagarritasunaren atalasea. 
 

Keywords

landa ingurua, ekonomia, inbentarioa

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola