banner11.jpg

Proiektuak

POCTEFA Canopee

interreg-poctefa-RGB

www.poctefa.eu

http://ec.europa.eu/regional_policy/es/

Proiektuaren izena
Canopèe
Hasiera
2016ko uztaila
Amaiera
2019ko ekaina
Socios

Forespir, Centre National de la Propriete Forestiere, Centre Tecnologic Forestal de Catalunya, Office National des Forêts, Centre de la Propietat Forestal, Institut Pirenaico de Ecologia - CSIC, HAZI

Deskribapena
Ezagutzaren hobekuntzarako amankomuneko tresnak garatzeko proiektua lurraldean bertan egokitzapen ekintzak inplementatu ahal izateko.

Basoek piriniotar mendiguneko azaleraren erdia baino gehiago okupatzen dute eta hainbat onura eta baliabideen iturri dira bertako bizilagunentzat. Egungo klima aldaketaren testuinguruak ordea, multifuntzionalitate horri eragin diezaioke hainbat espezie eta habitat nabarmenen desagertzea ekarriz, baso-paisaia hondatuz edo ahultzea eraginez. Hori dela eta, mendiguneko baso-kudeatzaileek aldaketei aurre egiteko beharra dutela gero eta argiago aurreikusten da. Horretarako, ezagutzaren hobekuntzarako amankomuneko tresnak garatu behar dira, ondoren, lurraldean bertan egokitzapen ekintzak inplementatu ahal izateko.

canopee

Testuinguru horretan CANOPEE proiektuak proposatzen duena:

  • Pirinioetako espezie nagusienen fenologiaren jarraipena sustatzea.
  • Mendiguneko zuhaitzen indarra eta klima aldaketaren aurrean urrakortasuna karakterizatzeko tresna bat garatu.
  • Klima aldaketaren egoera ezberdinen aurrean, Pirinioetako baso-espezie nagusienen banaketa eta urrakortasuna (egungo eta gerokoa) kartografiatu.
  • Aurreikusitako inpaktuak txikiagotzeko baso-kudeaketa adaptatiboko ekintzak garatu eta ezarri.  

canopee mapa

Emaitzak

Proiektua, Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiaren (OPCC) “Basoa” (EFA235/11) ekintzaren barne kokatzen da. Espero diren emaitzak hurrengoak dira:

1. Klima aldaketak pirinioetako basoetan sortzen dituen ondorioen ezagutza sendotu eta areagotu. Hori, fenología eta ahultzea bezalako indikadoreak aztertuz, erabakiak hartzeko laguntza tresna moduan erabiliko da. Lehenengo emaitza horrek, jarraipena egiteko amankomuneko protokoloak abian jartzea ekartzen du. Era berean, bi isurialdetako kudeatzaileentzat erabakiak hartzeko laguntza tresnak garatzea ekartzen du ere. Tresna horiek, adaptaziorako elkarrekiko estrategiak adierazteko oinarria dira.

2. Klima aldaketaren aurrean, Pirinioetako basoen urrakortasunari buruzko diagnostikoa eraiki. Emaitza horrek, baso-espezieen distribuzioaren eboluzioa behatzea ahalbidetuko du, mendigune osoko lurralde-eskala barne hartuta.

3. Eremu zaurgarrienetan, klima aldaketari aurre egiteko adaptaziorako baso-neurrien bilketa. Emaitza horrek, kudeaketa gomendioak oinarritzat hartuta, baso-kudeaketarako neurri multzo bat abian jartzea ahalbidetuko du eremu zaurgarrienetan.

Lortutako emaitzekin, klima aldaketara egokitzapena basogintzaren maila guztietako erabakietan parte izatea espero da. Era berean, Forespir-ek klima arrisku horren informazio-plataforma bat eraikitzea espero da, berari buruzko informazio eta iradokizunak emanez.

Ekintza 1 Gorde

Canopee azken txostena 2017

Canopee azken txostena 2018

 

ARCHI Prestakuntza jardunaldia

 

1go eguna - Hostozabalak

 

2. eguna - Koniferoak

Ekintza 2 Diagnostikatu

Euskadiko VCA Mapak

Pirineoko VCA Mapak

Ekintza 3 Moldatze kudeaketa

Mendi publikoetan inbentariatutako partzelak

Araban basogintza espezieetan barneratze esperientzien bilketa/Euskadin eta Nafarroan zenbait basogintza espezieeen presentzia historikoari buruzko tesia

Kadagua ibaiaren arroa: etengabe aldatzen den paisaia

Kudeaketa moldagarriko lurzatien bisorea

Bestelako emaitzak

 

Keywords

POCTEFA, Canopee, basogintza

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola