Proiektuak

LIFE+ Ordunte Jasangarria

Izena
LIFE+ Ordunte Jasangarria
Hasiera
2012ko Irailak 1
Bukarea
2017ko Abenduak 31
Bazkideak

Bizkaiko Foru Aldundia

HAZI

IHOBE

Deskribapena
Ordunte BGLren kudeaketa jasangarria, esparruaren kontserbazio naturalerako eta bertako baliabideen ustiapenerako.
WEB ORRIA:http://www.bizkaia.eus/home2/Temas/DetalleTema.asp?Tem_Codigo=7625&idioma=EU&bnetmobile=0&dpto_biz=9&codpath_biz=9|7309|7618|7620|7625

Bizkaiko Aldundiak bultzatuta eta HAZI eta IHOBE bazkide izanik LIFE+ ‘Ordunte Iraunkorra’ proiektua Ordunte (Karrantza Harana, Bizkaia) Interes Komunitarioko Lekua (LIC) osatzen duten habitat eta espezieen aldeko kontserbazio egoera epe luzera bermatu eta, bidenabar, inguruaren premia sozio-ekonomikoei arreta jartzeko xedea duen egitasmoa, baliabide naturalak modu iraunkorrean aprobetxatuz. Ordunteko mendilerroa Bizkaiko mendebaldeko muturrean dago; horrez gain, Europako Natura 2000 sare ekologikoaren barruan dago, alegia, habitat eta espezien garrantziari dagokionez kontinenteko eremu baliotsuenak babestu nahi dituen sarean.

Izan ere, nahiko ezohikoak diren zenbait habitat garatu dira Enkarterrietan, hain zuzen ere, eskualdea geografikoki nolabait isolatuta dagoelako, lurrak izaera silizeo nabarmena duelako han, euri asko egiten duelako eta tontorretan lainoa etengabe dagoelako.

Eskualde bitxia izatea, neurri handi batean, bertan Zalamako zohikaztegia egoteari zor zaio; izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko estalki motako zohikaztegi bakarra da. Habitat mota hori Europako ipar eta mendebaldeko eskualdeetan oso ohikoa eta berezko da, baina oso arraroa da Iberiar Penintsulan. Zohikaztegiaz gain, Orduntek interes handiko beste gune higroturboso batzuk ere baditu.

Horrelako habitaten kontzentrazio handiena duen erkidegoko LICa da, EAEn bakarrak diren espezie botaniko baliotsuak baititu, besteak beste, Eriophorum vaginatum deritzona, galtzeko arriskuan dagoen espezie gisa katalogatutakoa.

Proiektuaren inguruko informazio gehiago 

 

Keywords

LIFE+ Ordunte sostenible LIC Karrantza Bizkaia

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola