Proiektuak

LIFE+ Natura 'Biodibertsitatea eta Zuhaitz-Motzak'

Izena
LIFE+ Natura 'Biodibertsitatea eta Zuhaitz-Motzak'
Bazkideak
Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Forul Aldundia, Euskadiko Basogintza Elkarteen Federakundea, Aranzadi Zientzia Elkartea, HAZI.
Deskribapena
Gipuzkoan 'Osmoderma eremita, Rosalia alpetar eta erkidegoaren intereseko bestelako saproxilikoen habitatak kudeatu eta zaintzeko sortu den proiektua.

2010eko urtarrilaren 1ean jarri zen abian LIFE + Natura "Biodibertsitatea eta Zuhaitz-Motzak", honako izenburpean: "Gipuzkoan, Osmoderma eremita, Rosalia alpetar eta erkidegoaren intereseko bestelako saproxilikoen habitatak kudeatu eta zaintzea".

Proiektu hori zuhaitz motzen epe luzeko kontserbazioan datza eta horiek koordinatu eta jarraipena egiteaz, zein bestelako ekintza osagarriak abiarazteaz arduratzen da HAZI, bazkide gisa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mendi eta Ingurune Naturalen Zuzendaritza nagusia da proiektu honen onuradun koordinatzailea, eta beste bost bazkide ditu: Eusko Jaurlaritza, Basoa Fundazioa, Aranzadi Zientzien Elkartea eta HAZI.

Halaber, Oñati, Oiartzun eta Ataungo udalen eta Ancient Tree Forum (Erresuma Batua) eta Pro-Natura (Suedia) elkarteen laguntza du. Proiektuak hiru urteko iraupena eta 3.051.817 €ko aurrekontua izango ditu, horren %50 (1.525.909 €) Europako Batzordeak diruz laguntzen duena.

LIFE+ "Biodibertsitatea eta Zuhaitz-Motzak" proiektuaren helburu nagusia da, epe luzera, Gipuzkoan, eta zuhaitz lepatuak iraunaraziz, honako hauen populazioak eta habitatak kontserbazio-egoera onean daudela bermatzea: Osmoderma eremita, Rosalia alpina, Lucanus cervus eta Cerambyx cerdo.

Proiektu hau gauzatzeko lan-eremutzat Gipuzkoako baso-izaerako 5 GKL aukeratu dira: Aiako Harria GKL, Aizkorri Aratz GKL, Aralar GKL, Ernio-Gatzume GKL eta Pagoeta GKL. 

Bideoak ikusi

 

 

Abian jarriko diren ekintzen artean honako hauek nabarmen daitezke: zuhaitz motzak lehengoratu, mantendu eta sortzea, LIDAR teknologiaren bitartez horren kartografia egitea eta intsektu saproxilikoen inguruko azterlan ezberdinak egitea, populazio berriak aurkitu, berariazko habitat gehiago izan eta espazioan horrenbeste ez sakabanatzeko.

Halaber, honako hauek aurreikusi dira:

  • Garrantzi Komunitarioko Lekuen 300 ha erostea.
  • Zuhaitz motzen belaunaldi berriak sortzea
  • Zuhaitz motzari buruzko teknika tradizional eta modernoak biltzea, Praktika Egokien Gidaliburua argitaratze aldera.
 

Keywords

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola