Proiektuak

Nekazaritza eta Ingurumen Neurrien Kontratua. LGIP 2007-2013

Izena
Nekazaritza eta Ingurumen Neurrien Kontratua. LGIP 2007-2013
Deskribapena
EAEko Landa Garapen Iraunkorrerako Planean jasotako Nekazaritza eta Ingurumen Neurrien esparruan laguntza izapidetzeko prozedura berria

2008. urtean sortu zen lehen ekimen hau, eta 2009.enerako ezarrita eta erabat martxan zegoen. Oro har, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 2007-2013rako Landa Garapen Iraunkorrerako Planean (LGIP akronimoaz ezagutzen dena) jasotako Nekazaritza eta Ingurumen Neurrien esparruan laguntza izapidetzeko prozedura berria da.

Funtsean, tartean hainbat kudeaketa-unitate autonomiadunek esku hartzen duten antolaketa-eredu batean oinarritutako espedienteen izapidetze-prozedura bat da (2). Kudeaketa-unitate horiek itxuraz oso soilak diren eta elkarren artean koordinatuta eta ezagutzaren datu-baseei konektatuta dauden informatika-tresnak erabiltzen dituzte.

Sistema aditu eta konplexuen ereduen antzera lantzen dituzte edukiak eta Erregistro ofizialekin elkarreragiten dute modu automatizatuan. Gainera, eduki alfanumerikoak zein elementu grafiko geobereiziak batera edo banaka prozesatu eta aztertzeko ahalmena du.

 

agroambiental

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola