Proiektuak

Erregistro Koadernoaren Informazio Sistema

Izena
Erregistro Koadernoaren Informazio Sistema
Deskribapena
Internet bidezko zerbitzu honek nekazaritza-ustiategiei bere ustiapenari buruzko informazioa erakunde-eremu eta eremu pribatu ezberdinetan sakabanatuta edukitzea ahalbidetzen die.

 

cuadernoregistro

 

Nekazariak, honela, azaleren deklarazioa (Nekazal Politika Bateratua) informatizatuta dauka, lursail ezberdinetan aplikatutako tratamenduak jaso eta ingurumenarekiko betebeharrak betetzeko oinarri gisa. Bere aholkulari teknikoek informazioa erabili ahal dute, eta beharrezkoa izatekotan, osatu eta laborategi ofizial eta pribatu ezberdinen analisiekin gurutzatu.

Informazioaren Gizarteari buruzko Legearen betearazpenean (gaur egun, behin eta berriz eskatzen dute administrazioek beste erakunde batzuetan eskuragarri dagoen informazioa) aurrerapauso garrantzitsua izateaz gain, aplikazioak hobekuntza garrantzitsua eransten dio informazio hauek lotutako prozesu ezberdinen eraginkortasunari, eta oso pizgarri garrantzitsua da informazioaren gizarte landa-ingurunean ezartzeko.

Honako hauek dira plataformaren onurak eta nolakotasunak: 

  • Lege-errekerimendu bat zentzuz betetzeko aukera.
  • Tarteko erakunde bakoitzak ekarritako edukiak integratu, partekatu eta hedatzeko euskarria.
  • Aurretiazko baimenetan oinarrituta definitutako talde edo mailaka egituratutako erabilerraztasuna. Web plataforman oinarritutako aurkezpena.
  • Sisteman esku hartzen duten onuradunen (elkarteak, kooperatibak, kudeaketa-zentroak, sindikatuak, merkataritza-agenteak, hornitzaileak, bezeroak, nekazaritzako elikagaien industria, laborategiak, herri-administrazio eskudunak) artean askotariko tipologiak eta interesak izatea.
  • Esku hartzen duten erakundeen arteko lankidetza sustatzea.
  • Sektorearen ezagutzan sakontzeko aukera.

 

 

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola