Proiektuak

Bidur: Bidasoa eta Urumea ibaiak kudeatzeko mugaz haraindiko lankidetza

Izena
Bidur: Bidasoa eta Urumea ibaiak kudeatzeko mugaz haraindiko lankidetza
Kideak

Gipuzkoako Foru Aldundia, HAZIren bitartez, Nafarroako Gobernua, Nafarroako Ingurumen Kudeaketa-ren (GAN) bitartez, eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusia.

Deskribapena
Bidasoa eta Urumea ibaien kudeaketa integralean lan egiten duten erakunde ezberdinen arteko lankidetza sustatu nahi da, horietako ur-masen egoera egokia babestu eta horren alde egiteko

BIDUR proiektua 2009ko udaberrian abian jarri zen. Horren bitartez, Bidasoa eta Urumea ibaien kudeaketa integralean lan egiten duten erakunde ezberdinen arteko lankidetza sustatu nahi da, horietako ur-masen egoera egokia babestu eta horren alde egiteko baterako estrategiak ezartze aldera. Honela, Europako Parlamentuak Uraren Esparru Zuzentarauanezarritako beharretako bati erantzuten zaio, hau da, ur-politiken arloan eskualde-mailak irizpideak bateratu eta ahaleginak koordinatzearena.

BIDUR proiektuaren bitartez, Bidasoa ibaiaren mugaz haraindiko eta Urumearen eskualdez haraindiko arroetako ibai-uren tratamendua kudeatzeko ekintzak bateratzeko urrats bat gehiago eman nahi da, Pirinioetako alde bietako uraren kudeaketa integralean lan egiten duten erakunde publikoen arteko baterako eta koordinatutako estrategiei esker.

Horrela, mugaz haraindiko parte-hartzaileak bateratu dira, hala nola, Gipuzkoako Foru Aldundia, HAZIren bitartez, Nafarroako Gobernua, Nafarroako Ingurumen Kudeaketa-ren (GAN) bitartez, eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusia. Lankidetza hori hiru urtez luzatuko da eta 2,30 milioi euroko aurrekontuarekin garatuko da.

Helburuak eta espero diren emaitzak

BIDUR proiektuaren helburu nagusia da ezaugarri hidrologiko eta ekologiko antzekoak dituzten bi arroren hainbat alderdi metodologia berarekin aztertzea gero kontserbazioa eta iraunkortasuna bultzatzeko estrategiak ezartzeko. Lur gainean zein lur azpian erabilgarri zenbat ur dagoen aztertuko da, bai eta ibai bietako uraren erabilera eta eskariak eta gaur egun dauden presa txikien funtzionaltasuna ere.

Oztopoen inbentario bat ere egingo da, eta batu egingo dira izokinen populazioen garapenari buruz dauden datu historikoak, arrainen gestioa hobetzeko. Horretaz aparte, aztertu egingo da Bidasoan eta Urumean zeuden presa txikiak suntsitu ostean arrain hauetarako habitataren kalitatea nola aldatu den.

Lan hauen eta aurreikusita dauden beste batzuen bitartez, uraren eta ur emarien erregimenaren gestio iraunkorrerako eredu bat lortu nahi da, ibaien ekosistema beti onartzeko moduko egoeran egon dadin. Gainera, emaitzak kapitalizatu egingo dira beste arro, eskualde, programa eta proiektu batzuetara transferitu ahal izateko.

Akzioak

  • Izokinkume kapturatzailea
  • Mendarazko presa txikiaren eraispena

bidur copy

bidur2

bidur3

 

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola