Proiektuak

FERGIR. Abeltzaintzako hondakinak laborantzan ongarri gisa erabiltzeko kudeaketa integrala

Izena
FERGIR. Abeltzaintzako hondakinak laborantzan ongarri gisa erabiltzeko kudeaketa integrala
Kideak

HAZI, Neiker-Tecnalia, ITGAITGGGestión Ambiental Viveros y Repoblaciones de Navarra S.A., Fédération Départamentale des Cuma des Pyrénées AtlantiquesChambre Agricole des Pyrénées Atlantiques.

Deskribapena
Abeltzaintzako hondakinen kudeaketa eta balorazio agronomikoari baterako konponbideak emateko ikerketa eta teknologiaren transferentzia garatzea da.

 FERGIR proiektuaren helburua, abeltzaintzako hondakinen kudeaketa eta balorazio agronomikoari baterako konponbideak emateko ikerketa eta teknologiaren transferentzia garatzea da. Hiru urteko proiektua da (2009-2012), POCTEFA - Pirinioetako Lankidetza Programak eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Zuzendaritzak finantzatutakoa.

Proiektu honekin Euskadiko nekazaritza-sektorearentzat eta ingurumenarentzat garrantzi handia duten gaurkotasun handiko alderdiei ekiten zaie: gorotz eta minden behar bezalako kudeaketari eta nekazaritza-ustiapenetan ongarritze egokia burutzeari.

Aldi berean, nekazari eta abeltzainak koordinatzea da proiektu honen helburuetako bat, talde biek etekina atera dezaten: batzuek, beren ustiategietan sortutako azpi-produktuak balorizatzeagatik, eta besteek, beren laboreak ongarritzeko materia organikoa izateagatik. Hori guztia, honelako jarduketak praktikan jartzea zailtzen duten arazoei konponbide emanez: biltegiratu eta garraiatzeari, materia organikoa laborantzetan egokiro erabiltzearen eta horren konposizioaren ezagutza ezari, eta ekipamendu egokiaren gabeziari.

Web orria

Ekintzak

  • Informatika-tresnak garatzea, abeltzaintzako hondakinen kudeaketa zuzena eta ongarritze mineral eta organikoa bermatzea.
  • Lurzoruetan, laborantza eta banaketarako eskuragarri dauden Teknikarik onenen arabera, nitrogenoaren dinamika identifikatzea ahalbidetzen duten landako entseguak eta esperimentazioa.
  • Zonakako diagnostikoak, abeltzaintzako hondakinen kudeaketa eta balorizazio zuzenak egin eta litezkeen erabilerak lurralde-mailako ikuspegitik ezartze aldera.
  • Nekazarien eta abeltzainen arteko proiektu pilotua, abeltzaintzako hondakinen kudeaketa integralerako eta horien balorizazio agronomikorako. 

fergir3

Azken mintegia

 

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola