Proiektuak

ACCLIMAFOR – Klima aldaketak Pirinio aldeko baso espezie garrantzitsuetan dituen ondorioen analisia

Proiektuaren izena
ACCLIMAFOR – Klima aldaketak Pirinio aldeko baso espezie garrantzitsuetan dituen ondorioen analisia
Hasiera
2019
Amaiera
2022ko Abendua
Bazkideak

FORESPIR 

Centre National de la Propriete Forestiere

Office national des Forêts

Consorci Centre de Ciència i Tecnologia Forestal de Catalunya

GESTION AMBIENTAL DE NAVARRA S.A.

Centre de la Propietat Forestal

Institut d’estudis Andorrans

HAZI

Deskribapena
Klima aldaketak Pirinio aldeko baso espezie garrantzitsuetan dituen ondorioen analisia egin erantzun egoki bat emateko asmoz.

Ikusten da klima aldaketak Pirinioetako baso masetan eragindako sintomek gora egin dutela: gainbehera, eta gaixotasunak eta izurriak gehitzea eta agertzea. CANOPEE proiektuaren esparruan sortutako tresnek berretsi dituzte sintoma horiek. Zuhaitzen osasuna kaltetuta dago, eta horrek ondorio garrantzitsuak eduki ditzake baso masen erresilientzian, bai eta baso sektorearen ustiapenean ere. Horrenbestez, zehatz ezagutu behar da gertaera horien bilakaera, erantzun egokia emateko. Bestalde, egokitzapenerako kudeaketaren gaineko ezagutzak eskuratu ziren Pirinioetan, hala nola uraren erabilgarritasunean epe laburrean edukiko duen inpaktua. Inplementatu egin daitezke.

Beste batzuk, berriz, osatu egin behar dira (baso masen eta egoeren dibertsitatea, epe luzeko basogintzako erantzunak). Egokitzapen neurrien inpaktua ebaluatu egingo da egokitzapen metodoak doitzeko.

Gainera, basoen egokitzapenerako kudeaketaren gainean eskuratutako ezagutza praktikoaren lehen elementuak transferitu egin behar dira, Pirinioetako basogintzako eragile gehienek beren jardueraren etorkizunerako estrategikoa den ezagutza hori bereganatu dezaten.

Helburu nagusia

  • Mendiguneko basoak hobeto prestatzea klima aldaketaren ondorioei begira, eta basoak egokitzen laguntzea. Helburu hori lortzeko hiru jarduera egingo dira:
    • Klima aldaketak intzidentzia handiko baso espezieetan duen inpaktuaren gainean ezagutzak sortzea.
    • Egoera kritikoan dauen baso masen gainean hartu beharreko egokitzapen neurriak ezartzea eta hobetzea.
    • Hartutako ezagutzen transferentzia.

Helburu bereziak

  • Klima aldaketak ekonomiaren eta ingurumenaren aldetik baliotsuak diren Pirinioetako baso espezieen gainean dituen ondorioak neurtzea.
  • Klima aldaketara egokitzeko estrategia bat ezartzea baso gune kritikoetan.
  • Ezagutzak basogintzaren sektorean lotura diren eragileei transferitzea.

Espero diren emaitzak

  • Klima aldaketak Pirinioetako basoetan dituen ondorioak hobeto ezagutzea, adierazle espezifikoak aztertuz (fenologia, gainbehera, banaketa)
  • Aurreko proiektuen kapitalizazioa eta gainbeheragatik markatutako guneetan esku hartzea.
  • Gaiaren gaineko ezagutzen, datuen eta praktiken/esperientzien trukea bultzatzea, sektoreko eragileen artean, eta, horrela, sareak sortzen laguntzea.
  • Klima aldaketak ekonomiaren eta ingurumenaren aldetik oso baliotsuak diren Pirinioetako baso espezieetan dituen ondorioak neurtzea.
  • Klima aldaketara egokitzeko estrategia bat ezartzea baso gune kritikoetan.
  • Ezagutzak basogintzaren sektorean lotura diren eragileei transferitzea.

Lortutako emaitzak

1. ekintza: klima Aldaketak Pirinioetako baso-espezieetan dituen ondorioak ebaluatzea

Acclimafor azken txostena 2020

 

Keywords

klima aldaketa,espezie,basogintza,pirineoak

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola