Proiektuak

Okela behien plataforma:EAEko behi-okelako abeltzain-ustiategien lehiakortasuna hobetzea

Proiketuaren izena
Okela behien plataforma:EAEko behi-okelako abeltzain-ustiategien lehiakortasuna hobetzea
Hasiera
2018
Amaiera
2019
Bazkideak

EHAHE - Euskadiko Haragi Abelgorriaren Hazleen Elkartea (Lerro burua)

HAZI

LURSAIL

NEIKER

Deskribapena
Okela behien plataforma proiektuaren helburua EAEko okela behien ustiategien lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetzea da.

Okela behien plataforma proiektuaren helburua EAEko okela behien ustiategien lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetzea da, horretarako diziplina anitzeko ikuspegia duen plataforma informatiko bat ezarriz. Tresna horretan ezaugarri genetikoez gainera, ugalketa, elikagai eta osasun arloak ere bateratuko dira. Plataforma honek zenbait iturriren bidez aurretik dauden datuak eta proiektuaren ibilbidean garrantzitsutzat jotzen diren beste datu berri batzuk izango ditu.

Plataformak 99.498 euroko aurrekontua izango du, eta ustiategi bakoitzerako ad hoc txosten bat sortuko du, eta, hartara, ustiategi bakoitzerako puntu kritikoak eta hobekuntza hobiak identifikatuko dira. Modu horretan, sektoreak bere ustiategien errentagarritasuna, lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetzeko erabakiak hartu eta estrategiak ezarri ahal izango ditu.

Helburu nagusia

EAEko okela behien ustiategien eraginkortasuna, ekoizpena eta lehiakortasuna hobetzea, eta, era horretan, produktuaren kalitatea eta trazabilitatea ere hobetzea, sektorearen jarraitutasuna ziurtatuko duten ekoizleei errentagarritasuna lortuko dutela bermatzeko.

Helburu espezifikoak

  • Erabilgarri dagoen informazio guztia sistema bakarrean biltzea, diziplina anitzeko ikuspegi batekin plataforma bateratu batean erlazionatzeko aukera izan dezagun.
  • Ustiapen txosten bat diseinatu eta osatzea, matematika eredu batean oinarrituta (eredu bio-ekonomikoa edo onura funtzioa), zeinak ustiategiaren errentagarritasuna baloratzeko aukera emango digun, betiere, ekoizpen prozesuaren ezaugarri guztiak kontuan hartuta.

Faseak

  • Ustiategiak aukeratzea, eta lortu nahi den txostena definitzea.
  • Datuak identifikatzea, eta informazioa elkarrekin komunikatzeko baliagarria izango den sistema sortzea.
  • Emaitzak lortzea. Azterketa eta balorazioa.
  • Testatzea – Ustiategi pilotuetan baliozkotzea.
  • Proiektuan lortutako emaitzak osatzea eta zabaltzea.

Espero diren emaitzak

Kolektiboentzako sukaldaritzan inplikatutako eragileen artean harreman sarea sortzea: informazioa, ezagutza eta esperientzia trukatzeko sarea, sektore ekologikoa eta tokiko sektorea garatzeko helburuarekin, lurraldeko enpresen lehiakortasuna indartuz eta, aldi berean, gizartearen itxaropenei erantzuna emanez eta ingurumena zainduz.

 

Keywords

Okela behien plataforma,EAE,behi-okela,abeltzain-ustiategia, lehiakortasuna

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola