Proiektuak

APPVID - MAHASTIEN OSASUNARI LOTUTAKO APPa - APP bat garatzea, mahastien osasuna kudeatzeko lanean erabakiak hartzen laguntzeko

Proiektuaren izena
APPVID - MAHASTIEN OSASUNARI LOTUTAKO APPa - APP bat garatzea, mahastien osasuna kudeatzeko lanean erabakiak hartzen laguntzeko
Haisera
2017
Amaiera
2018
Bazkideak

ABRA (Lerroburua)

AGA, S.COOP.

AGRÍCOLA LA BASTIDA, S.L.

BODEGAS OSTATU, S.L. 

BODEGAS Y VIÑEDOS ARTUKE, S.C.

EGUREN VINES, S.L.

BODEGAS GIL BERZAL, S.C.

BELDIO TXAKOLINA, S.L.

HAZI

NEIKER

AGER TECNOLOGY, S.L.

Deskribapena
Sakelako telefonoetarako aplikazioa garatzea, Arabako Errioxako eta Txakolinaren eremuko mahastizainek aukera izan dezaten euren mahastien osasun egoera zehaztasun osoz eta denbora errealan ezagutzea.

APPVID proiektuaren helburua da sakelako telefonoetarako aplikazio bat garatzea, Arabako Errioxako eta Txakolinaren eremuko ─Euskal Herrian daude biak─ mahastizainek aukera izan dezaten euren mahastien osasun egoera zehaztasun osoz eta denbora errealean ezagutzeko. Horri esker, errazago egin ahal izango dute tratamendu fitosanitarioen plangintza, eta hala, tratamenduen eraginkortasuna hobetu, eta jarritako inputen kostuak nabarmen murriztuko dituzte. Plangintza diseinatzean, kontuan hartuko da Interneterako sarbidea duen edozein gailu mugikorretan erabiltzeko modukoa izan behar duela.

Era horretan, mahastiko edo upategiko zeinahi tokitatik kontsultatu ahalko dira datuak, eta behin gordez gero, sare estaldurarik gabeko guneetan ere egin ahal izango da kontsulta. 253.724,72 €-ko aurrekontua izan duen aplikazio informatiko hau APPVID proiektuaren baitan garatu da. Aplikazioa baliagarria izango zaie ekoizleei gaixotasunak kontrolatzean erabakiak hartzeko, tratamendu fitosanitarioak aplikatzeko une egokia zein den finkatuz, eta horiek murriztuz, sentsoreei esker mahastiei buruz lortutako informazioa gehituta.

Aldi berean, gaixotasunak kontrolatu behar direnean eraginkortasuna handituko da, mahastiaren osasun egoerari buruzko informazioa emango baitu aplikazioak, denbora errealean, eta erabili beharreko produktuari buruzko aholkuak ere emango ditu.

Helburu nagusia

Sakelako telefonorako aplikazio bat garatzea: erraz erabiltzekoa eta mahastiaren osasuna kudeatzean lagungarria izango dena; izan ere, informazioa emango dio mahastizainari, eta hark lursail bati buruzko informazioa eskatzen duenean, lursailaren gaixotasunak kontrolatzeko tratamendua egiteko une egokiena zein den erabakitzeko orientazioa eskainiko dio.

Helburu bereziak

  • Mahastiari kalteak eragiten dizkion hostoen gaixotasun fungikoen kontrolerako (mildiua, oidioa eta botritisa) tratamendu fitosanitarioak aplikatzeko une egokia zein den jakitea, horiek modelizatuz.
  • Gaixotasun bakoitzerako aplikazio kopurua murriztea; izan ere, fase goiztiarretatik kontrolatuz gero, gerora hedapen masiboa gertatzea saihestuko da. Horretarako, sentsoreen bidez, begiz behatuta eta lursail zein ustiapen koadernoetako datuetatik lortutako informazio guztia integratu beharko da.
  • Gaixotasunen kontrolean eraginkortasuna handitzea. Horretarako, sakelako telefonoetarako aplikazio erabilerraz bat garatu behar da. Telefono horrek ezinbestean egon beharko du konektatuta zerbitzari batera, eta mahastizainari bere mahastien osasun egoerari buruzko informazioa emango dio, denbora errealean; gainera, erabili beharreko produktuei buruzko aholkuak ere emango dizkio.

Hedapen ekintzak

  • Hasieran bat egin beharko da, gutxienez egun batekoa. Han, proiektua aurkeztuko zaie Euskal Herriko mahastizainei, mahastizaintzako teknikariei eta aholkulariei. Eta beste bat amaieran, emaitzak aurkezteko.
  • Mahastizainei, ardogileei, mahastizaintzako teknikariei eta aholkulariei zuzendutako dibulgazio hitzaldiak. Horietan, proiektuaren planteamendua, bilakaera eta lortutako emaitzak azalduko dira.
  • Biltzar eta mintegi nazionalak (Espainiako Fitopatologia Elkartearen Biltzarra) zein nazioartekoak (European meeting of the working group on integrated protection and production in viticulture), ahozko komunikazio bidez edo panel bidez.
  • Scientific Citation Index barneko eragin handiko aldizkariren batean edo sektore espezializatuari zuzendutako dibulgazio aldizkariren batean zientzia artikulu bat argitaratzea.

Espero diren emaitzak

  • Informazioa biltzea (aztertu beharreko lursailei buruzko datuak biltzea).
  • Aztertu beharreko eremuetako gaixotasun arriskuak aurreikusteko ereduak (formula matematikoen bidez sortuak, gaixotasun arriskuen probabilitate bihurtuta).
  •  Mahastiaren gaixotasunak kudeatzeko aplikazio mugikor bat sortzea.
 

Keywords

appvid,app,osasuna,mahastia,kudeaketa,

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola