Proiektuak

AGROSMARTcoop "Nekazaritzako kooperatiben sarea”

Proiektuaren izena
AGROSMARTcoop "Nekazaritzako kooperatiben sarea”
Hasiera
2016ko Ekaina
Amaiera
2018ko Uztaila
Bazkideak

AGACA - Unión de Cooperativas Asociación Galega de Cooperativas Agrarias (Jefe de Filas)

CACLM Cooperativas Agro-alimentarias de Castilla-La Mancha, Unión de cooperativas 

AREPO - Association des régions européennes des produits d’origine 

UTAD - Universidade de Trás-os-montes e Alto Douro

CICYTEX - Centro de Investigaciones Científicas y Tecnológicas de Extremadura

FCAE - Federación de Cooperativas Agro-alimentarias de Euskadi 

CDF - Coop de France Aquitaine

UNINORTE - União Cooperativa Polivalente da Região Norte

HAZI (kidea)

Deskribapena
Interreg Sudoe 2014/2020 Programak kofinantzatua, Lehentasunezko 2. Ardatzaren barruan: Europa hego-mendebaldeko Enpresa Txiki eta Ertainen lehiakortasuna eta nazioartekotzea sustatzea.

AGROSMARTcoop “Nekazaritzako kooperatiben sarea" Europako proiektu bat da, Interreg Sudoe 2014/2020 Programak kofinantzatua, Lehentasunezko 2. Ardatzaren barruan: Europa hego-mendebaldeko Enpresa Txiki eta Ertainen lehiakortasuna eta nazioartekotzea sustatzea.

Proiektuak inguru horretako 6 eskualdea hartzen ditu (Galizia, Gaztela-Mantxa, EAE eta Extremadura – ES, Akitania – FR, eta Portugal Iparraldea – PT), eta xedea da bertako landaguneen desabantailak arintzea, eta garapen eta kohesio ekonomikoa bultzatzea, gaitasunak sortuz eta nazioz gaindiko irtenbide efizienteagoak eta eraginkorragoak bilatuz, nekazari elikagaien kooperatibei euren behar berezietan laguntzeko eta lehiakortasuna hobetzeko.

Helburu nagusia

Sustapen, interkonexio eta interakziorako gune bat sortzea, egitura, tresna eta zerbitzu aurreratuz hornituta, SUDOE espazioko nekazari elikagaien kooperatibei laguntzeko berrikuntza teknologikoan, kudeaketan eta komertzializazioan, ezagutza, praktika onak eta lankidetza sustatuz.

Helburu espezifikoak

  • SUDOE espazioko nekazari elikagaien kooperatiben ekoberrikuntza bultzatzea, hazteko ahalmena eta balio erantsia optimizatzeko.
  • SUDOE espazioko nekazari elikagaien kooperatiben produktuen komertzializazio adimenduna bultzatzea eta euren kalitatearen eta izaera endogenoaren balioa agerian jartzea.
  • SUDOE espazioko nekazari elikagaien kooperatiben sarean elkarteak bultzatzea, eta lankidetzaren bitartez aliantzak eta proiektu estrategikoak sortzea.

 Ekintzak

  • SUDOE espazioko nekazari elikagaien kooperatibek duten ahalmena aztertzea gaur egungo merkatura egokitzeko, integratzeko eta dimentsio enpresariala handitzeko.
  • SUDOE espazioko nekazari elikagaien kooperatiben lankidetzarako plataforma birtuala garatu eta dinamizatzea.
  • Ezagutza zientifikoak eta teknologikoak ezagutarazi eta sustatzeko ekintzak, eta kooperatibak, kooperatibismoa eta lankidetza sustatzeko ekintzak.

Espero diren emaitzak

  • SUDOE espazioko nekazari elikagaien kooperatiben ahalmenei buruzko ezagutza hobetzea, ekoberrikuntza eta komertzializazio adimenduneko kasu arrakastatsu nagusiak ezagutzea, eta lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko ekintza ildo estrategikoak zehaztea.
  • Ekoberrikuntza, komertzializazio adimendun eta lankidetzarako marko bat sortzea, ezagutza zientifiko eta teknologikoen transferentzia eta praktika onen elkartrukea sustatzeko; SUDOE espazioko nekazari elikagaien kooperatiben eta stakeholder-en esku funtsezko informazioa eta tresna eta zerbitzuak jartzea, ekoberrikuntza eta komertzializazioaren arloan laguntzeko.
  • Dibulgazio ekitaldiak eta prestakuntza programak garatzea nekazari elikagaien kooperatiben eta stakeholder-entzat, eta ekoberrikuntzari eta komertzializazioari buruzko ezagutzak bultzatzea; nekazari elikagaien kooperatiben partaidetza handitzea komertzializazioa sustatzeko ekintzetan, eta kooperatiben arteko lankidetza handitzea aliantzak eta proiektu estrategikoak sortzeko, batez ere in situ esperientziak trukatuz.
 

Keywords

AGROSMART,nekazaritzako kooperatiben sarea,interreg,sudoe

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola