Proiektuak

KARLAB M16 “Euskolabel erregulazioa duten eta ezaugarri bereziak dituzten gazta berrien definizioa”

Proiektuaren izena
KARLAB M16 “Euskolabel erregulazioa duten eta ezaugarri bereziak dituzten gazta berrien definizioa”
Hasiera
2018
Bazideak

Lácteos de Karrantza (lerroburua)

HAZI

AZTI

Deskribapena
Euskadiko esnearen sektorea dibertsifikatzera dato, Lácteos de Karrantzaren apustuari jarraituz, gazta ekoizteko lerro berri batean inbertituta, tokian beran ekoitzitako behi esnea erabiliz.

KARLAB proiektua, “Euskolabel erregulazioa duten eta ezaugarri bereziak dituzten gazta berrien definizioa”, Euskadiko esnearen sektorea dibertsifikatzera dato, LACTEOS DE KARRANTZAren apustuari jarraituz, gazta ekoizteko lerro berri batean inbertituta, tokian beran ekoitzitako behi esnea erabiliz. Esneari balioa ematea, kalitate handiko nahasketako gaztaren ekoizpen industrialeko estrategia batekin uztartuz, produktuak eta produkzio prozesuak Euskolabel erregulaziora bideratuta, kalitate handia bermatzeko eta bertako esnea erabiliko dela bermatzeko, eskualdearen eta ekoizpen sektorearen jasangarritasunari eraginez.

Beharrezkoa da gazten lerroan produktuak definitzea, eskala pilotuan probak eginez, eta, aldi berean, kontraste bat eratzea, HAZIk gidatuta, sortutako produktuak arautzeko esparrua definitzeko. Gaur egungo gazta ekoizpenaren sektorearen ezaugarria da, batez ere, Idiazabal gaztaren prestigiozko ekoizpena eta bolumena, eta badago bestelako gazta batzuk egiten dituzten ekoizle txikien segmentu txiki bat (batez ere behi edo ahuntz esnea erabiltzen dutenak), tradiziorik gabe, edo bermearen edo jatorriaren markarik gabe, zeinak ez duen garapen komertzial handia ahalbidetuko dien bolumenik; horietako batzuk “autore gaztak” direla esan daiteke. 153.727 euroren aurrekontuarekin, KARLAB proiektuak Idiazabalez bezalako beste gazta mota batzuk sustatu nahi ditu.

Garapen hori modu antolatuan egin beharko da, eta merkatuaren perspektibatik planteatu, dagoen eskaerari erantzuteko bokazioarekin, batez ere arlo hauek landuz:

  • Banaketa Handiaren esparruan dibertsifikatzeko dagoen eskaera.
  • “Autore gaztek” kontsumo nitxo prestigiotsuetan ireki ditzaketen aukerak (delicatessen, goi mailako sukaldaritza…).
  • Formatuak egokitzea kontsumitzeko modu berrietara.
  • Bolumeneko ekoizpena duten gazta berriak esportatzeko merkatuak irekitzeko aukerak.
  • Idiazabal gazta, ordeztu gabe, osatuko duten gaztak egitea. Helburu nagusia Kalitatezko gazta ekoizteko eredu industrial bat eraikitzea, behi esnearen ekoizpenaren lehen sektorean, zeina ekonomikoki bideragarria izango baita, Euskolabel araudiaren bitartez arautua, Euskadin sektorearen iraunkortasunari laguntzeko.

Helburu espezifikoak

  • Euskadin historia edo tradizioa dutelako tipifikatuta dauden gaztak aukeratzea.
  • Produktuen eta prozesuen definizio teknikoa. Prozesuek aukera eman behar dute jardueraren baliabideak efizientziaz erabiltzeko eta bideragarritasun ekonomikoa izateko.
  • Produktuari eta jarduerari aplikatu beharreko baldintzak betetzen direla bermatzeko esparru arautzaile bat definitzea.
  • Proba pilotuak egitea, prototipoak garatzea eta horiek balioztatzea, ikuspegi teknikotik zein merkatuaren ikuspegitik.
  • Produktuak Baimentzeko Batzordearen definizioa eta eregulazioa.

Faseak eta zereginak

  • 1. faseagazta tipifikatuak hautatzea
    • Euskadin historia edo tradizioa dutelako tipifikatuta dauden gazten gaineko informazioa jasotzea, eta esnearen mahai sektorialen kontrastatzea.
    • “K bidez landutako” produktuen esparru arautzailearen hasierako definizioa.
  • 2. faseaproduktuen eta prozesuen definizio teknikoa
    • Produktuen definizioa
    • Prozesuen definizioa
  • 3. fasea: esparru arautzailea
    • “K bidez landutako” produktuen esparru arautzailearen definizioa
  • 4. fasea: proba pilotuak eta prototipoak balioztatzea
    • Gaztak ekoizteko proba pilotuak
    • Prototipoen balioztapen teknikoa (sentsoriala, mikrobiologikoa, fisikokimikoa)
    • Merkatuan balioztatzea (kontsumitzaileak)
  • 5. faseaproduktuak baimentzea
    • Produktuak Baimentzeko Batzordearen definizioa eta erregulazioa
    • Prototipoak balioztatzea eta Euskolabel baimena

Espero diren emaitzak

  • Balio ekonomikoa lortzea, eskualdean industri jarduera berria eta enplegua sortzeagatik (50 lanpostu berri sortzea espero da)
  • Euskadiko behi aziendaren sektorearen iraunkortasuna, nahasketako gazta baita
  • Merkatuan kalitate handiko gazta bat sartzea, Idiazabal ez bezalakoa, jatorri bermearekin, Euskolabel araudiaren bitartez, gaur egungo ekoizpenean ez baitago, baina oinarri historikoa edo tradizioa izanik.
  • Halaber, definituko den esparru arautzaileak aukera ekarri diezaieke tokiko operadore berrientzat.
 

Keywords

Euskolabel erregulazioa, gazta, KARLAB, Karrantza,lácteos

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola