Proiektuak

POCTEFA PYREMPFOR “Pirinioetako ekonomia: mugaz gaindiko basoko enpleguaren sustapena”

Proiektuaren izena
POCTEFA PYREMPFOR “Pirinioetako ekonomia: mugaz gaindiko basoko enpleguaren sustapena”
Hasiera
2016ko urria
Amaiera
2019ko iraila
Bazkideak

Centre Tecnològic Forestal de Catalunya (Taldeko buruaa) 

Centre Forestier de la région Provence-Alpes- Côte d’Azur,European forestry and environmental skills council (EFESC) ordezkatzen

Centre de Formation Professionnelle et de Promotion Agricole Ariège –Comminges  

Office National des Forêts

Consorci de la Vall del Ges, Orís i Bisaura  

Escola Agrària Forestal de Santa Coloma de Farners

HAZI (asoziatua)

Deskribapena
Enplegua lortzeko aukerak hobetzeko xedez, ondokoak sustatu nahi ditu: potentzial endogenoa, heziketa sistemen garapena eta mugaz gaindiko pertsonen gaitasunak.

POCTEFA (www.poctefa.eu) PYREMPFOR proiektuak (“Pirinioetako ekonomia: mugaz gaindiko basoko enpleguaren sustapena”) enplegua lortzeko aukerak hobetzeko xedez, ondokoak sustatu nahi ditu: potentzial endogenoa, heziketa sistemen garapena eta mugaz gaindiko pertsonen gaitasunak.

750.000 euroko aurrekontu batekin, Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) %65ean finantzatua Interreg V POCTEFA programaren bidez, PYREMPFOR-en inbertsio lehentasuna da mugaz gaindiko lan merkatuen integrazioa, mugaz gaindiko mugikortasuna, enplegu mailako toki mailako ekimen konpartituak, informazio eta aholkularitza zerbitzuak eta formazio bateratua barne.

Helburu nagusia

Mugaz gaindiko basoko enplegua sustatu nahi du, hainbat eragile mobilizatuz eta basoko heziketa berritzaileen sistema europarrak inplementatuz, lurraldeko pertsonen gaitasunak eta ekonomia hobetzeko xedez.

Helburu bereziak

  • Mugaz gaindiko basoko lan merkatua garatzeko kualifikazio profesionalen gardentasuna eta errekonozimendua hobetzea.
  • Baso sektorea sustatzen eta duintzen ekarpena egitea, heziketako, erakunde sozioprofesionaletako eta enplegukoko eragileen arteko mugaz gaindiko lankidetza sarea sortuz.
  • Lanbide Heziketako (LH) gazteen, prestatzen ari diren helduen eta hezitzaileen arteko mugaz gaindiko trukeak eta mugikortasun ekintzak sustatzea, baso heziketan berrikuntza pedagogikoak inplementatuz.

 

Ekintzak

  • Lan merkatua elkarren artean hobeto ezagutzea.

Baseo empleguaren Pirinioetako Behatokia.

Lan esparruko araudia.

  •  Lankidetza sarea sortzea lanbide heziketaren eta etengabeko heziketaren esparruetan.

LHko gazteen eta hezitzaileen arteko trukea, eta mugaz gaindiko lan eremuak prestatzen ari diren gazteentzako.

  • Mugaz gaindiko enpleguari laguntza ematea erraztea.

Gaitasun profesionalen egiaztagiriak.

Egiaztagiri europarrak.

Sinergiak iForWood proiektuarekin.

  • Baso sektorea sustatu eta duintzea proiektuaren emaitzen berri emanda.

“Etorkizuneko baso langileak” mugaz gaindiko komunikazio kanpaina.

Sentsibilizazio ekintzak. EDUFOREST baso heziketako Europako sareko Pirinioetako Azpitaldea.

Espero diren emaitzak

  • Ekonomia eta enplegua berpiztea.
  • Baso esparruko berrikuntza dinamizatzea.
  • Gaitasun profesionalak sendotzea eta horiek lurraldeetan txertatzea.
  • Ondasunen eta pertsonen mugikortasunaren alde egitea.
  • Baliabide naturalen erabilera jasangarria eta babesa, eta arriskuen prebentzioa eta kudeaketa sustatzea.
  • Instituzioen arteko lankidetza dinamizatzea.
 

Keywords

POCTEFA PYREMPFOR,Pirinioak,ekonomia,mugaz gaindiko, basoko enplegua, sustapena

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola