Proiektuak

RESELOC (Sektore Ekologikoa eta Tokikoa Egituratzeko Sarea, kolektiboentzako sukaldaritzaraino)

Proiketuaren izena
RESELOC (Sektore Ekologikoa eta Tokikoa Egituratzeko Sarea, kolektiboentzako sukaldaritzaraino)
Hasiera
2018ko otsaila
Amaiera
2019ko abuztua
Bazkideak

INTIA

HAZI

INTERBIO 

Deskribapena
3 elkarte bildu egin dira euren gaitasunak partekatzeko eta tokiko sektorearen eta sektore ekologikoaren garapenari buruzko lanketa egiteko, landa eremuko eragileei landatik mahairaino laguntzeko.

Proiektu honetara izaera osagarria duten hiru erakunde erregional bildu dira, euren gaitasunak partekatzeko eta tokiko sektorearen eta sektore ekologikoaren garapenari buruzko lanketa egiteko, landa eremuko eragileei landatik mahairaino laguntzeko.

Lankidetzaren helburua da profesionalen arteko trukea sustatzea eta euren eskura jartzea pilatutako ezagutzak eta esperientziak, tokiko sektorea eta ekologikoa garatzeko estrategia erregionalak indartzeko, bereziki kolektiboentzako sukaldaritzan hurbileko produktuak eta produktu ekologikoak sartzearen bitartez.

Aurrekontua 100.050 eurokoa izanda, RESELOC Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen AECT proiektuen deialdian nekazaritzaren eta nekazaritzako elikagaien sektore gako lehenetsian sartu da bete-betean, definitutako hainbat esparruri erantzuteko: euroeskualdeko berrikuntza sarea, merkataritza lankidetza eta garapena, nekazaritza jasangarria eta ekologikoa, tokiko ekoizpena, balio katea eta elikadura/osasuna konbinazioa.

Helburu nagusia

Kolektiboentzako sukaldaritzan inplikatutako eragileen artean harreman sarea sortzea, informazioa, ezagutza eta esperientzia trukatzeko sarea, sektore ekologikoan eta tokiko sektorean garatzeko helburuarekin, lurraldeko enpresen lehiakortasuna indartuz eta, aldi berean, gizartearen itxaropenei erantzuna emanez eta ingurumena zainduz.

Helburu zehatzak

Lurralde bakoitzak kolektiboentzako sukaldaritzan eta nekazaritzako tokiko sektorean eta nekazaritza ekologikoan dituen baliabideak identifikatzea.

  • Lurralde bakoitzeko produktu ekologikoak edo tokikoak sartzean izandako arrakasta kasuak identifikatzea.
  • Elkarrengandik ikastea eta inplikatutako eragile guztien artean esperientzien trukaketa erraztea.
  • Kolektiboentzako sukaldaritzako eragileei tresnak eskaintzea eskaintza ekologikoa eta tokikoa handitzea ahalbidetuko duten pleguak idazteko.
  • Kolektiboentzako sukaldaritzaren beharrei erantzuteko tresnak, ezagutzak eta bitartekoak eskaintzea sektoreari.
  • Euroeskualde osoaren estrategia komuna, errepikagarria eta transferigarria garatzea, lurraldeen beharrak, dituzten baliabideak eta kolektiboentzako sukaldaritzan produktu ekologikoak eta tokikoak sartzeko aukerak identifikatzea.

Ekintzak

1. Kideen arteko koordinazioa aurreikusitako helburuak lortu ahal izateko (4 jarraipen bilera).

2. Inplikatutako lurraldeetan kolektiboentzako sukaldaritzan jada erabiltzen diren produktu ekologikoak edota tokikoak sartzeko praktika onen inbentarioa, baita esparru horretan erreferente diren eragileena ere. Datu guztiak itzulitako katalogo batean bilduko dira, bazkide bakoitzak, dituen beharren arabera, bere intereseko eragileak identifikatu ditzan.

3. Bi topaketa profesional antolatzea lurralde guztietako eragileekin, eta baita parte hartzaileen beharrei buruzko trukea ere.

4. Topaketa profesionaletan identifikatutako gai zehatzei buruzko bisitaldi teknikoak, parte hartzaileak eta bisitaldiak garbi identifikatuta.

5. Elikagai ekologikoak eta tokikoak hornitzeko plataformak garatzeko eta pleguak idazteko gida praktikoak garatzea, lurraldeetako esperientzien eta adituen kontaktuak ere sartuz.

6. Proiektua ixteko jardunaldi bat dinamizatzea, non garatutako erreminta guztiak aurkeztuko diren. Jardunaldi hori profesionalei zuzenduko zaie, baina baita administrazio publikoei ere.

7.  Elkarrekin egindako sentsibilizazio eta komunikazio ekintzen garapena interesatutako aldeei zuzenduta, bereziki sare sozialen eta bazkide bakoitzaren webguneen bitartez, baina baita proiektuari buruzko informazioa emango duen eskuorria argitaratuta ere.

Espero diren emaitzak

  • Lurralde bakoitzean eragileak biltzea.
  • Praktika onen erreferentziak jasoko dituen mapa. 4 bisitaldi gurutzatu egitea (2 Akitania Berrira, 1 Nafarroara, 1 Euskadira).
  • Agintarientzako eta kolektiboentzako sukaldaritzan produktu ekologikoak eta tokikoak sartzeko ardura duten arduradunentzako eskuliburua.
  • Profesionalentzako erreminta multzoa, kolektiboentzako sukaldaritzako lehiaketa publikoetan aurkezten trebatzeko.
  • Akitania Berria – Euskadi – Nafarroa elkarren arteko estrategia.

Kick-off

RESELOC proiektuaren hasierako bilera Hendaian egin zen 2018ko apirilaren 11n. Bilera horretan hainbat gai aztertu ziren: alderdi administratiboak, proiektuan burutzeko ekintzak eta lehen seihileko egitekoen antolaketa.

2. bilera Hendaian egin zen 2018ko ekainaren 11n. Bileraren gai zerrenda: • Tramite administratiboak • Ekintzak: erreferente diren eragileen mapa eta praktika onen inbentarioa. • 1. seihilekoko egitekoen antolaketa, 1. Foro profesionala • Egutegia

 

Keywords

reseloc,ekologikoa,tokikoa,sarea,sukaldaritza kolektiboa

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola