Proiektuak

FOCAD ZABALKETA. “Lurralde plangintza estrategikorako proiektu pilotua”

Proiektuaren izena
FOCAD ZABALKETA. “Lurralde plangintza estrategikorako proiektu pilotua”
Hasiera
2017ko urtarrila
Amaiera
2019ko martxoa
Bazkideak

Zabalketa

HAZI

Deskribapena
Tokiko klima aldaketei eta ekosistemaren narriadura progresiboari eraginkortasunez aurre egitea ahalbidetuko duten alternatibak garatuz (antolamendukoak eta ekoizpenekoak).

ZABALKETA proiektuak Nekazari Komunitateetako pobrezia murriztea du helburu, tokiko klima aldaketei eta ekosistemaren narriadura progresiboari eraginkortasunez aurre egitea ahalbidetuko duten alternatibak garatuz (antolamendukoak eta ekoizpenekoak).

Horrek dakar, batetik, nekazari erakundearen baitan (tokiko garapenean eta teknologia iraunkorren liderra den eskola) beharrezko gaitasun guztiak garatzea; bestetik, lurraldean ingurumena babesteko sistemak txertatzea, zeinek akuiferoen birkarga eraginkorra ekarriko duten (REPANA), eta, horrenbestez, giza kontsumorako eta ekoizpen erabilerarako hornidura sistemak hobetzea; eta, azkenik, ekoizpen sistemak inguruan nagusitu diren klima baldintza berrietara egokitzea, ingurumenari kalterik egingo ez dioten teknologiak txertatuz.

Helburu nagusia

Eusko Jaurlaritzak bereziki azken 25 urteetan landa garapenaren plangintzarekin lotuta metatutako ezagutza eta esperientzia guztiak transferitzea, eta laguntza ematea Valles Cruceñoseko (Bolivia) arduradun politikoek ikaskuntza horiek berreskura ditzaten, eta euren jatorrizko lurraldeen plangintza itunduetan erabil ditzaten.

IRUDIA 

Espero diren emaitzak:

  • Nekazari erakundearen baitan (tokiko garapenean eta teknologia iraunkorren liderra den eskola) beharrezkoak diren gaitasunak garatzea.
  • Lurraldean ingurumena babesteko sistemak txertatzea, zeinek akuiferoen birkarga eraginkorra ekarriko duten (REPANA), eta, horrenbestez, giza kontsumorako eta ekoizpen erabilerarako hornidura sistemak hobetzea.
  • Ekoizpen sistemak inguruan nagusitu diren klima baldintza berrietara egokitzea, ingurumenari kalterik egingo ez dioten teknologiak txertatuz.  
 

Keywords

focad,zabalketa,lurralde plangitza

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola