banner8.jpg

Nola Erregistratu Produkzio Integratuan?

Erregistroan izena ematea nahitaezkoa da Produkzio Integratua sistemaren barruan dauden operadore, ekoizle eta manipulatzaile guztientzat, eta ezinbesteko baldintza da ezartzen diren laguntzak jaso ahal izateko.

Izena emateko prozesu hori abian jartzeko, eskaera bat egin behar da Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak Nekazaritza eta Arrantza Saileko Produkzio Integratuaren erregistroan. Horretarako, eskaera-orriak erabiltzen dira, eta bertan adierazten dira aurkeztu beharreko datuak eta dokumentazio osagarria.

produccionEskaera-orria eta gainerako dokumentazioa jasotzen duen espediente hori abiapuntuko informazio gisa erabiliko da HAZIk jarraipen eta ziurtapenerako erakundeak ziurtapen-prozedurari ekin diezaion, eskatzen den hedadurarako. HAZIko ikuskatzaileek, hedadura horri aplikagarri zaion PIaren araudia betetzen dela egiaztatu ondoren, dagokion adostasun-ziurtagiria emango dute.

Emaitza horrekin, NASeko Zuzendariak erabaki bat hartuko du eta une egokian jakinaraziko zaio eskatzaileari. Aldekoa baldin bada ustiapen hori erregistroan erregistratuko du, baina hala ez bada, erregistratzeko eskaera baliogabetu egingo da.

Noizean behin, jarraipen eta ziurtapenerako erakundeak kontrol-lan batzuk egingo ditu araudia behar bezala betetzen segitzen dutela egiaztatzeko. Emaitzak aldekoak diren bitartean erregistroan mantenduko da, baina bestela, erregistroan baja eman zaiola jakinaraziko zaio.

Erregistratuta dagoen operadoreak HAZIk ezarritako maiztasunez jakinarazi beharko dio erregistro-datuetan gertatzen diren aldaketak (ustiapenaren datuak, titularrarenak, ziurtatutako hedadura...).

 

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola