banner4.jpg

Berriak

Ardogintzaren sektoreko 60tik gora euskal enpresa Proweinen izango dira

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak, nekazaritzako elikagaien euskal industria nazioartekotzeko eta sustatzeko duen Euskadi Basque Country estrategiaren barruan, HAZIren laguntzarekin antolatu du euskal enpresa parte hartzaileetako 49ren asistentzia, Euskadi Basque Country markaren barruan talde moduan parte hartuz. Iaz baino bost gehiago dira horrela parte hartuko dutenak: Arabako Errioxako 38 upategi (horietako 6 ABRAren standean bilduko dira), Getariako Txakolinaren 7 upategi, Bizkaiko Txakolinaren 2 upategi, Arabako Txakolinaren upategi 1, eta sagardotegi bat.

Edizio honetan, ardogintzaren sektoreko 60 euskal enpresa baino gehiago joango dira azokara, Arabako Errioxako ardoak, Txakolinak edo Euskal Herriko Sagardo Naturala nazioartera zabaltzeko erakusleihorik hoberena dela jotzen baita; gainera, urtetik urtera gero eta upategi gehiagok eskatzen dute bertara joatea.

Stand Euskadi Basque Country ProWein 3

Informazio gehiago

 

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola