banner9.jpg

Berriak

Imanol Muñoz Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuko ikasleak irabazi du X. Euskadiko Ostalaritza Eskolen Eusko Label lehiaketa

Imanol Muñoz Lanbide Heziketako Institutuko (ULHI) ikaslea da aurtengo Eusko Label Ostalaritza Eskolako lehiaketaren irabazlea. HAZIk antolatuta ospatu zen atzo Zarautzeko Aiala Ostalaritza Eskolaren egoitzan, “Eusko Labela duen behi tapatxoa, Arabako Patata, Tudelako alkatxofak eta Anchoïade.” platerra aurkeztu zuen, eta 700 euroko txekea jaso zuen sari gisa.

Bigarren saritua Oriana Isabel Quintero izan zen, Aiala Ostalaritza Eskolako ikaslea; “Roastbeefa erremolatxa purearekin eta testura eta kontraste entsaladarekin” izeneko platera egin du, eta 500 euroko diru saria jaso du. Hirugarren postuan Baladi Goiburu (Cebank Ostalaritza Eskola) geratu zen, eta sukaldatu zuen platera izan da “(H)ASI ERA”. 400 euroko txekearekin saritua izan zen.

ostalaritza zarautz2

Sari emate ekitaldian izan ziren, besteak beste, Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordea eta Asier Arrese, HAZIko Zuzendaria. Bittor Orozek azpimarratu zuen: “Etorkizuneko sukaldariek Euskadiko kalitatezko produktuen inguruko ezagutza izatea garrantzitsua dela landa ingurune bizi bat izateko, eta bide horretan, lehiaketa hau tresna oso egokia dela" esan zuen.

Balorazioa

Bi epaimahi egon dira egindako guztia epaitzeko. Alde teknikoa baloratu da, eta horrek %35eko balioa izan du. Bestalde, %65 balio izan du dastaketan oinarritutako puntuazioak. Dastaketa epaimahia honela egon zen osatuta: Eva Argiñano (sukaldaria), Pili Iribar (Iribar Jatetxea), el cocinero Enrique Freischmann (Iriarte jauregia Hotela), Patxi Aldasoro ( Harakai) eta Josu Garaialde (HAZI).

ostalaritza zarautz

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola