banner2_0.jpg

Berriak

HARAGIko lehen urratsak finkatu egin dira

Txingarraren eta haragiaren nazioarteko HARAGI topaketaren antolatzaileak bildu egin dira.Tolosa izango da festa jasoko duen herria, eta ekintza osatuko duten espazio ezberdinak antolatu eta forma ematen hasteko elkartu dira. Olatz Peon Tolosako alkatea, Joxe Mari Aizega Basque Culinary Center-eko zuzendaria eta Asier Arrese HAZI Fundazioaren zuzendaria elkartu dira HARAGIren bigarren edizioa antolatzen ari diren erakundeen ordezkari modura, maiatzaren 8tik 12ra ospatuko den topaketaren aspektu ezberdinak adosten hasteko.

haragi1

HARAGI topaketaren barruan publiko ezberdinari bideratutako ekitaldiak izango dira: Basque Culinary Center-en sinposio bat, Tolosako Zerkausian bazkari bat (zeinerako sarrerak dagoeneko salgai dauden) eta Euskal Herri plazako festa: nazioarteko nahiz estatu mailako sukaldari eta parrilleroek zuzenean eta bertaratutakoen aurrean prestatuko dituzten jakiak dastatzeko aukera izango da. Haragia eta gastronomia gertutik bizitzeko abagunea. Tolosako erretegietako parrilleroak (Casa Julián, Nicolás, Botarri eta Burruntzi) nazioartetik nahiz estatu guztitik etorriko diren chef eta sukaldarientzat anfitrioi izango dira berriro, parrillaren inguruko teknika eta jakinduriak elkarbanatuz elkar ikasteko.

Oraingoz konfirmatuta dauden sukaldari famatu gonbidatuak turkiarrak, brasildarrak eta txiletarrak dira. Lehengo urteko edizioa arrakastatsutzat jo zuten eragile antolatzaileek, mundu mailako bisitari askorekin eta Pablo Rivero, Renzo Garibaldi, Jefferson Rueda nahiz Dante Ferreroren mailako sukaldari gonbidatuekin.

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola