banner8.jpg

Berriak

Landa Garapena planifikatzeko esperientziak transferitzeko proiektu pilotua eta proiektuaren amaiera

Urtarrileko azken astean Boliviako hiru bazkide izan ziren bisitan, eta, Zabalketa proiektuaren koordinatzailearekin batera, GKE horrek eta HAZIk “Landa Garapena planifikatzeko esperientziak transferitzeko proiektu pilotua”-ren esparruan antolatutako prestakuntza saioan parte hartu zuten.

Bisitarien profila teknikoa zen; izan ere, prestakuntzak esperientziak trukatzea bilatzen zuen, Valles Cruceñosen lanean dabiltzan erakundeen eta udal langile teknikoen ezagutza eta gaitasuna indartzeko asmoz.

Ikastaroaren ardatz nagusia, zehazki, “Landa garapena planifikatzeko informazio geografikoko tresnei buruzko prestakuntza mintegia” izan da, HAZIk antolatu eta eskainia. Oraingoan, ezagutza trukea berehalakoa izan dela: otsailean dagoeneko lau “ikasleak” Bolivian daude, irakasle lanak eginez, eta ICOko langileei eta beste udal teknikari batzuei GIS ikastaroa ematen (Informazio Geografikoaren Kudeaketa).

bolivia

Ikastaroaren baitan, bazkideei zein ikastaroaren helburuei begira interesgarritzat jotako beste hainbat jarduera egin zituzten. HAZIk zenbait aurkezpen egin zituen, eta hitzaldiak eta bisitak antolatu, Euskadiko natura, landa eta nekazaritza inguruneko hamaika arlotan; guztia, beste erakunde batzuen lankidetzari esker.

Proiektuaren koordinatzailea Boliviatik itzultzen denean, HAZIk bilera egingo du harekin, prestakuntza ostean –bereziki GIS ikastaroa– Valles Cruceñosetan izandako esperientziaren berri jasotzeko eta proiektuaren itxierari heltzeko, martxoan bukatuko baita.

Gogora dezagun Euskadi-Bolivia FOCAD proiektua 2017ko urtarrilean jarri zela martxan, eta faseetako batzuetan, HAZIko arlo ia guztiek hartu zutela parte. Hemendik, eskerrak eman nahi dizkiegu azken prestakuntza jarduera honetan eta proiektu osoan zehar parte hartu duten HAZIko eta beste erakunde batzuetako pertsona guztiei.

Prestakuntza jarduerari buruzko informazio gehiago

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola