banner4.jpg

Berriak

HAZIk Appvid,Gaixotasunak mahastietan kudeatzeko Appvid aplikazioaren garapenan parte hartzen du

UE GV

HAZI APPVID proiektuko partaide da. Proiektua 2016ko Lankidetza Laguntzekin (1305/2013 Araudia, EB) kofinantzatuta dago eta honako hauek ere parte hartzen dute: ABRA(proiektuko liderra eta koordinatzailea), Arabako Nekazarien eta Abeltzainen Koop. E. (AGA, Koop. E.), Tierra, Ostatu, Artuke, Eguren Ugarte eta Gil Berzal, Arabako Errioxako upategiak, Arabako Txakolineko Beldio Txakolina, Neiker eta Ager technology.

Lortu nahi den helburua da aplikazio informatiko bat garatzea, mahastien osasun egoera maneiatzeko. Aplikazio horrek aholkua emango die ekoizleei, eta mildiu, oidio eta botritis gaixotasunak kontrolatzeko erabakiak hartzen lagunduko die. Honako hauen bidez egingo dira:

  • Gaixotasuna kontrolatzeko tratamendu fitosanitarioak erabiltzeko unerik egokiena zehaztuz.
  • Tratamendu aplikazioak murriztea, sentsoreak, behaketak eta ustiapen koadernoak erabiliz mahastiei buruz jasotako informazioa integratuz.
  • Gaixotasunaren kontrolaren eraginkortasuna handitzea, aplikazio informatiko bat garatuz, zeinak mahastiaren egoerari buruzko informazioa denbora errealean emango duen eta erabili beharreko produktuari buruzko gomendioak ere emango dituen.

 

HAZI Fundazioak, zehazki, landu egin ditu sistema eratzen duten osagai informatikoen ostatu emate eta integrazioarekin zerikusia duten alderdi teknologikoak. Horretarako, sistema osoaren euskarri teknologiko nagusitzat, erabili dira EAEko Nekazaritza Sare Sektorialerako eskuragarri dauden infokomunikazio azpiegiturak, Arkautiko Nekazaritza eta Elikagaien Campusean daudenak. APPVID proiektuko parte diren Arkautin ostatu hartzen duten osagaiak, elkarri lotutako eta integratutako moduluak, honako hauek dira:

  • Estazio metereologikoetan ezarritako sentsoreen informazioa.
  • Erregistratutako tratamendu aplikatuen informazioa.
  • Gaixotasun arriskuak iragartzeko osagai informatikoa.

HAZI Fundazioak martxan jarri ditu beharrezkoak diren baliabide eta bitartekoak, integratutako osagaien arteko elkarri lotutako eraginkortasuna bideratzeko, euren artean eta APPVID proiektuaren azpian garatutako aplikazio informatikariaren artean. Era berean, erregistratutako tratamenduak harremanetan jarri ditu Zereginen Egunkariaren (Ustiaketa Koadernoa) aplikazioarekin, EJko Nekazaritza Zuzendaritzak bultzatuta eta HAZIk ere kudeatzen duena.

Mahastietan tratamendu fitosanitarioak aplikatzeko erabakiak hartzeko laguntza tresna gisa sakelako telefonoentzako aplikazio bat erabiltzeak erraztu egingo du mildiu, oidio eta botritis gaixotasunak kontrolatzeko tratamenduak une zehatzetan erabiltzea, aplikazio kopurua ere murriztera iritsiz. Murrizketa horrek ekarriko du ingurumenera igorritako inputak gutxitzea eta baita motorrek euren lanean botatako gasak gutxitzea ere. Horrek lagundu egingo du ingurumen iraunkortasunean. Gainera, tratamenduan eraginkortasun handiagoa lortzea ahalbidetuko du, eta mahatsaren eta ondorengo ardoaren kalitatea hobetzea ekarriko du. Mahatsaren kalitatea upategian sartzean igarriko da, eta lortutako ardoak kalitate hobekoak izango dira. Ekoizpen sistemak ere bere balio erantsia handituko du; izan ere, fitosanitario gutxiago erabiltzeak ardoa egitean nahi ez diren ondorioak saihestea ekarriko du, hala nola atzerapenak hartziduretan edo nahi ez diren usainak ardoan agertzea. Eta, gainera, aurrezpen ekonomikoa eragingo du, horretan lagunduko baitute aplikazio kopuruaren murrizketak (fitosanitario gutxiago erabilita), langile kopuruaren murrizketak, eta erabilitako ur, olio eta erregai kopuruaren murrizketak. Horrek guztiak, azken batean, produktibitatearen hobekuntza ekarriko du.

APPVID proiektuaren bidez, gainera, honako hauek lortu nahi dira:

  • Baliabideak eraginkorki erabiltzea: mahastietan igorpen kopurua murriztea eta karga fitokimiko maila baxuko mahats ekoizpena bultzatzea.
  • Erresistentea izatea klima aldaketei, horiek ondorio gisa mahastietako izurriteen eta gaixotasunen bilakaera ekarriko baitute, eta, horretarako, beharrezkoa izango da egokitzapen bat haien kudeaketan eta praktika kulturaletan. Mahastietako gaixotasunak kudeatzeko aplikazioa egokitzen joan ahal izango da; hau da, eboluzionatzen joango da klimaren eta ingurumenaren aldaketekin.
  • Ekoizpen sistema guztietan lan egitea; betiere, ardogileek ekoizpen ekologikorako trantsizioa egin dezaten bultzatuz.
  • Ingurumenaren babesa hobetzea eta aldaketa klimatikoa arintzea, ekosistemara igorritako inputak murriztuz.
  • Loturak sortu eta ezartzea ardo ekoizleen sektorearen (ABRA, AGA eta upategiak), ikerketaren (NEIKER), garapenaren (HAZI) eta lehiakortasunaren (AGER) artean, ezagutzak transferitzeko eta ardogileen zerbitzura egongo den tresna batean egokitzeko.

Hainbat fasetan garatuko da proiektua. Lehendabizikoan sistemaren beharrak zehaztea proposatzen da: mahasti lursailen kokapena eta euren ezaugarriak, lanerako erabiliko diren ingurumen eta klima parametroak zein datu historiko garrantzitsuak, eta baita sentsoreen instalazioa ere (estazio meteorologikoak). Bigarren fasean, mildiu, oidio eta botritis gaixotasunen arriskuak iragartzeko modeloen garapena egingo da, proiektuak irauten duen bitartean egingo diren kanpainetan lursailetako gaixotasunen gaitzen datuak jasota. Eta hirugarren fasean, aplikazio mugikorra garatu eta baliozkotu egingo da.

Proiektuaren azken emaitza sakelako telefonoentzako aplikazioa litzateke, mahastien gaixotasunak kudeatzeko tresna lagungarria, erabilerraza, mahastien osasuna kontrolatzeko erabakiak hartzeko orduan lagungarria. Informazioa emango dio ardogileari ,eta bideratu egingo du erabakiak hartzen jakiteko zein den tratamendurako unerik egokiena, informazioa eskatu duen lursaileko gaixotasunak kontrolatzeko.

Gainera, tresna honek input kopurua murriztea ahalbidetuko du, batez ere fitosanitarioen erabilerari dagokionean, eta, ondorioz, baita erabilitako makinen gas igorpena ere, eta, horrela, ingurumenari ere lagundu egingo zaio. Baliabideen erabilpena optimizatzea ahalbidetuko du, mahastien lursailetan jarritako estazio meteorologikoetako datuak prozesatuz. Era berean, bioaniztasuna handitzea ahalbidetuko du, fitosanitarioen erabilera murriztu egingo delako; izan ere, horiek mikrobioetan murrizketa eragiten baitute eta lurren kalitatea hondatzen baitute. Gainera, klima aldaketa ere arindu egingo da, makinen gas igorpena murriztu egingo baita.

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola