banner4.jpg

Berriak

Plataforma berria esne behiaren ekoizpen prozesuak hobetzeko

vacuno logo logo ddrrlogo ej

2018ko ekitaldia amaitzearekin bat, ia hiru urteko epealdia ere amaitu da, esne behien sektoreak kudeaketarako tresna berriak bereganatzeko proiektu bat garatzeko, gaur egungo infokomunikazioaren teknologiek eskaintzen dituzten aukerez baliatzeko. Abeltzainen elkarteek sustatuta (Efrife, Asgafal, Bife eta Gife), Lurgintza Kudeaketa Zentroarekin eta HAZI Fundazioarekin lankidetzan, eta Eusko Jaurlaritzak finantzatuta, EAEko Landa Garapenerako 2015-2020 Programako laguntzen bitartez, proiektuak analisi bat egin du erabilgarri dauden aukera teknologikoei buruz, sektorearen baldintza eta beharrizanetara ondoen egokitzen den tresna bilatzeko.

Ustiategien erregistroa / GTVL-GESLIB / Aplikazio Eremua / Ataria

Berariaz sortutako berrikuntza taldearen lanaren emaitza moduan, erabaki da CONAFE erakunde estatalaren GESLIB tresna informatikoa sartzea, EAEko esne behia kudeatzeko plataforma berriaren zati nagusi gisa. Tresna horretatik abiatuta, aplikazio berri bat sortu da, informazioa jasotzeko eta tokian bertan kontrolatu eta atzitzeko, ustiategien instalazioetan bertan, emaitzak modu operatibo, efiziente eta efikazean lortu, integratu eta partekatzeko. Plataforma berriak etorkizuneko bide teknologiko bat irekitzen du, zeinak eboluzionatzeko eta hazteko ahalmen garbia duen, bai argitaratzeko soluzioei dagokienez, bai aplikazioa garatzeari dagokionez, egokituz eta doituz joan dadin sektoreak tresnei buruz egiten dituen eskarien arabera.

Sistemaren elementu nagusi gisa, plataforma berri bat eratu da Ustiategien Erregistrorako, eta hor esne behien sektorearen elementu tekniko-produktibo guztiak gehitu daitezke: liburu genealogikoaren kudeaketa, esnea kontrolatzeko programa eta ekoizpen, ugalketa, genetika eta osasun faktoreak. Hori guztia sisteman integratutako informazio guztiari ahalik eta errendimendurik handiena ateratzeko helburuarekin, gaur egungo teknologien bitartez zereginak oso modu operatiboan eta kalitatez egin ahal izateko.

Finantzaketa epea amaitu eta gero, proiektua sustatzen duten eragileek garatu gabe geratu diren hainbat alderdi operatibo osatzen jarraitzeko asmoa dute, baita aukerak areagotzeko ere, sisteman integratutako informazioaren analisiak ustiatzeko.

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola