banner10.jpg

Berriak

Eusko Labela duen eztiak 25 urte betetzen ditu

25 urte igaro dira jada Eusko Label bereizgarria duen eztia merkaturatu zen egunetik. 1993an, eztiarekin batera, beste produktu batzuek ere eskuratu zuten kalitate zigilua, esaterako hauek: Arabako Patata, Euskal Baserriko Oilaskoa, Esneko Arkumea eta Gernikako Piperra. Garai hartan, Europar Batasuneko sarrerarekin eta merkatuaren zabalkundearekin, lehia nabarmen handitu zen eta euskal administrazioak Jatorri Izendapenen bitartez eta Eusko Labelaren moduko beste kalitate marka batzuen bitartez identifikatutako kalitatean oinarritutako politika bat diseinatu behar izan zuen.

Gaur egun Euskadiko jakiak eta edariak identifikatzeko premiak funtsezkoa izaten jarraitzen du, izan ere, bizi gareneko mundu globalizatu honetan mundu osoko produktuak ditugu eta modu horretan baino ezin deigu kontsumitzaileei adierazi produktu horiek Euskadikoak direla eta kalitate egiaztatua dutela.

IMG-20181122-WA0002

 

Gaur Getarian eztiaren kalitateaz egin den 鈥Erleak Loretan鈥 izeneko jardunaldian, Alfredo Garcia Llanerak, Giez-Berriko buruak, Eusko Labeal duen eztiaren 25 urteko historia kontatu du eta, Antonio Gomez Pajuelok, apikulturako adituak eta aholkulariak, berriz, kalitateko eztiaren eta erlauntzaren produktuen ezaugarriak balioetsi ditu. Gainera, jardunaldira hurbildu diren guztiek bisita gidatu bat egin dute eztia ontziratzeko plantan, eta Eusko Labeal duten eztien dastaketa zuzendua egin ahal izan dute.

Ekitaldian, beste agintari batzuen artean, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburu Bittor Oroz egon da, eta azpimarratu du jatorria eta kalitatea egiaztatzen duen Eusko Label marka publikoak eztia eta markaren babespeko produktu guztiak bermatzen dituela, haien benetakotasuna agerian utzita eta, hitz batean, Euskadiko kontsumitzaileek eskertzen eta baloratzen duten kontakizuna emanda.

Eusko Label eztiaren ezaugarriak

Eusko Labela duen eztia gordina eta pasterizatu gabea da. Pasterizazioa ohiko prozesua da ezti likido gehienetan, baina beren ezaugarri biologiko gehienak deuseztatzen ditu. Horregatik, Eusko Labela duen eztia gordina da eta bere ezaugarri biologiko eta nutritiboak eta osasunari mesede egiten dioten guztiak bere horretan gordetzen ditu. Era berean, ezti freskoak dira eta erlategian bildu orduko ontziratzen dira, kalitate goreneko produktu bat bermatzeko. Ekoizpena artisau erara egiten da, Eusko Labela duen eztia erlategi txikietan egiten da, horrela, arretaz eta etengabe zaintzen da.

eztia

Bestalde, Mota ezberdinetako eztiei (eukaliptoa, akazia, txilarra, ba-sokoa, ...) eskatzen zaien purutasun maila Europako zorrotzenetakoa delako, eta ezti guztiak analizatzen dira, eta Europako Arautegirik gogorrenetako bat betetzen dute.Erabat kontrolatua gadoen produktua da, izan ere, Hazik prozesuaren kate osoaren kontrola eta jarraipena egiten du, kalitate goreneko eztia dela bermatuz.

2017an Eusko Labelen erregistratutako 24 ekoizlek 65.000 kilo inguru ezti ontziratu zituzten kalitate bereizgarriarekin.

ARGAZKIAK IKUSI

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola