banner7.jpg

Berriak

Euskadiko ardoen kalitatean mahasti istorikoak duen garrantziari buruzko ikastaroa

Mahasti tradizionalak berreskuratzea eta balioan jartzea aldez aurretik egin beharreko pausoa da bai ardogintzako eskualdeen jatorrizko ezaugarriei eusteko bai nazioarteko merkatuetan arrakasta izango duen produktu erakargarri eta bakarra lortzeko.

Horixe izan da gaur Guardian izan den 鈥Mahasti tradizionalaren defentsa, gure nortasunaren defentsa" Udako Ikastaroan aztertu den gai nagusia. Ikastaroa Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzak antolatu du HAZI Fundazioaren lankidetzarekin. Mahastizaintza eta ardogintzako euskal eskualde desberdinetako ardoek ezaugarri bereizgarri horiek dauzkate, eta, hain zuzen ere, horrek egiten ditu erakargarri merkatu askotan. Berezitasun horiek lehiakortasunean eragin garrantzitsua daukaten hainbat faktoretan oinarritzen dira; horien artean, enpresen tamaina, desberdintze estrategiak eta, batez ere, ardoaren ezaugarriak.

laguardia copy

Eta azken horiek lotura argia daukate mahasti motarekin. Horixe adierazi dute ikastaroan parte hartu duten txostengileek, eta baita Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde den Bittor Orozek ere, zeinak 鈥渓aborantza tradizionalaren garrantzi historiko, sozial eta kulturala鈥 nabarmendu baitu, 鈥jarduera ekonomiko inportantea ez ezik ondare elementu baliotsua ere badelako鈥.

Sailburuordeak, gainera, "mahasti zaharren eta ardogintza tradizionalaren balio handia鈥 azpimarratu du 鈥渮eren eta ardogintza eta mahastizaintza tradizional horrek ikaragarrizko kalitateko jatorrizko ardoak jarri baititu merkatuan, eta, aldi berean, mendeetan zehar gure lurraldea moldatu du, paisaia berezi bat osatu arte鈥.

Esperientzia arrakastatsuak

Ikastaroan, mahasti zaharraren berreskurapenean izandako esperientzia arrakastatsuak ezagutarazi dira; horien artean bat, Bodegas Frontonio de Aragon upategiarena, zeinak 鈥淕araje bat, mahasti zaharrak eta amets bat: ardorik onena egitea鈥 goiburuarekin, 鈥渆hun urtetik gorako mahats baratze txikiak鈥 berreskuratu baititu. Upategiaren jabeek beren filosofia zein den azaldu dute: arauetan barik, beren lurrean, mahatsetan eta zentzumenetan sinestea, pertsonek pertsonentzat egindako ardo bat egiteko. Gainera, mahastizaintza eta ardogintzako eskualde historikoetan mahasti zaharren kontserbazioaren inguruan izan diren beste esperientzia batzuk ere ezagutarazi dira, hala nola Portugalgo Douro eskualdekoa, eta 鈥渢erroirs鈥 delakoen ezagutzan sakondu da, halako eskualdeak zonaldeka banatzeko oinarri gisa. Ildo horretan, Baigorriko Irulegiko Sotoko mahastiko 鈥渢erroirs鈥 edo lursail txikiak ezaugarritzeko proiektua aurkeztu da, ardoen kalitatea hobetze aldera.

Arabako Errioxako ardoetarako marketin estrategia Ikastarora joan diren 84 pertsonetako gehienak ardogintzan diharduten profesionalak dira, bai Arabako Errioxako ardoa bai txakolina egiten dutenak. Mahasti tradizionalen inguruan izandako esperientzia propioen berri emateaz gain, Arabako Errioxako ardoei dagokienez marketin estrategia bat lantzeko egiten ari den lanaren behin-behineko emaitzak jakin dituzte. Hala, estrategiari buruzko iritziak emateko aukera izan dute, sektoreko behar guztiak bilduko dituen baterako proposamen bat osatze aldera. 

 

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola