banner8.jpg

Berriak

HAZIk Elikagaiak xahutzearen aurkako Euskadiko Plataformaren Ekintza Mahaian parte hartzen du

Abian da Elikagaiak xahutzearen aurkako Euskadiko Plataformaren Ekintza Mahaia, HAZIren partaidetzarekin.Elikak gidatutako egitasmo bat da, eta bertan parte hartzen dute elikagaien xahuketari lotutako proiektuak gartzen ari diren hainbat administrazio, enpresa eta eragilek, horien artean egonik HAZI, IHOBE, Euskadiko Elikaduraren Klusterra, Gasteiz eta Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza (Nekazaritza eta Osasun Publikoko Zuzendaritzak), EHU, AZTI, Euskadiko Kontsumitzaileen Federazioa, Gipuzkoako Ostalaritzako Enpresarien Elkartea edo AUSOLAN.

Plataformaren eginkizun nagusia da euskal administrazioei aholkularitza eta laguntza ematea, beharrezko ildo politikoak har ditzan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko, Euskadiko elikagaien ekoizpen, hornidura eta kontsumoaren kate osoan zehar.

Hona hemen hainbat zifra arazoaren neurria ikusteko:

  • Giza kontsumora zuzendutako elikagaien heren bat galdu edo alferrik galtzen da mundu osoan, hau da, urtean 1.300 milioi tona inguru. Kantitate hori munduko zerealen uztaren erdia da gutxi gorabehera.
  • Herrialde industrializatuek eta garapen bidean daudenek gutxi gorabehera elikagai kantitate berdina xahutzen dute: 670 eta 630 milioi tona urteko, hurrenez hurren.
  • 800 milioi lagunek ez dute oinarrizko nutrizio beharrak asetzeko behar besteko janari.
  • Ekoitzi baina kontsumitzen ez den janariaren karbono aztarna 3,3 gigatona CO2 da. Herrialde baten igorpenak balira, hori igorpen gehien sortzen dutenen rankingaren hirugarren postuan kokatuko litzateke, aurrean AEB eta Txina besterik ez leudekeelarik.
  • Kontsumitu gabeko elikagaiek 1.400 milioi hektarea lur okupatzen dute, landatutako azalera guztiaren %30.
  • Kalkulatzen da Europan, urtero, egoera onean dauden elikagaien alferrik galdu edo xahutzen direla, nekazaritzako elikagaien katearen maila guztietan, kontsumitzailearengana iritsi arte, eta ondoren hondakin bihurtzen dira.
  • EBko 27 estatu kideetan, urtero elikagai eta hondakinetan sortzen den galera 89 milioi tona ingurukoa da. Horrek esan nahi du biztanle bakoitzeko 179 kilo galtzen direla alferrik, eta hori produkzio prozesuan nekazaritzan sortutako hondakinak kontuan hartu gabe, edo itsasora bueltan botatzen diren arrainenak.
  • Erritmo horretan, EBn, 2020an, 126 milioi tona elikagai galduko dira alferrik. Horrek esan nahi du 2013an alferrik galdutako zifra 40 handituko dela. Alferrik galdutako 89 milioi tona elikagai horiek urteko 170 milioi tona CO2 sortzearen pareko dira.
  • Elikagaietan kontsumitu gabe geratzen den %30 hori ekoizteko, ureztatzeko baliabide hidrikoen %50 gehiago erabili behar da. Horri dagokionez, kontuan hartu behar da, kilo bat behi haragi ekoizteko 5-10 tona ur erabiltzen direla.
  • Europan, kalkulatzen da etxean alferrik galtzen diren elikagaien xahuketa totalaren %42 dela, eta fabrikazio fasean %39. Gainerako sukaldaritzan (%14) eta txikizkako merkataritzan (%5) galtzen da.
  • . Europan, Espainiako etxeak dira elikadura katean gehien botatzen dutenak, baina kolektibo horrek sortutako hondakinei gehitu behar zaizkie fabrikazio prozesuetan, sukaldaritza zerbitzuetan eta banaketan galdutakoak.
  • Guztira, Espainian urtero 7.700 milioi kilo elikagai botatzen dira. Gehien botatzen duen zazpigarren herrialdea da, ekonomia aurreratuago batzuen atzetik, esaterako (10.400 milioi kilo), Frantzia (9.000 milioi) edo Erresuma Batuaren (14.400 milioi kilo) atzetik. Espainian, hondakinen %86 prozesatu gabeko produktuak dira. Hau da, erosi bezala botatzen dira. Gainerako %14a etxean bertan prestatutako janaritik dator.

Aipatu Plana martxan jarrita lortu nahi dena da Euskadik NBEK Garapen Iraunkorrari buruz ezarritako helburuak betetzea (ODS 12.3-2030. urterako, biztanleko galtzen diren elikagaien xahuketa erdira murriztea, txikizkako salmentan eta kontsumitzaileen mailetan, eta ekoizpen eta hornidura kateetan zehar elikagaien galera murriztea).  

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola