banner12.jpg

Berriak

Emakume ekintzaileen Igo Topaketa

Nazioarteko Emakumeen eguna dela eta, nekazaritza elikagaien naiz egurraren arloko eta landa eremuko naiz itsasertzeko emakume enpresaria edo/eta ekintzaileei zuzendutako lehenengo topaketa antolatu dugu asteazkenean, martxoak 7, Alluitza Naturan, Abadiñon.

Hauek dira helburuak:

• Emakumeok martxan jarritako ekimenak ezagutzera ematea.

• Emakumeok gure ekimen eta proiektuen garapenetarako lagungarriak izan daitezkeen esperientziak elkartrukatzea, motibazioa bilatu, kontaktuak egiten, eta beste esperientzia edo pertsonengandik gauza berriak ikastea.

• Emakumeon arteko aliantzak eta sarean lan egiteak zelan lagundu al gaituen ezagutu.

• Emakume izategatik baldintzatzen gaituzten faktoreak ezagutzea berme gehiagorekin ekiteko.

ORDUTEGIA/PROGRAMA:

15:15 HARRERA ETA AURKEZPENA: Kafea eta bizkotxoa

15:30 SARRERA: GENERO IKUSPEGITIK EKITEA: Emakume izatea zertan baldintzatzen nau ekiterakoan?

16:00 ELKAREZAGUTZEKO DINAMIKA

16:30 ESPERIENTZIA ETA IDEIEN ELKARTRUKATZEA: Hurengo emakume ekintzaileen esperientzietatik ikasi:

  • Silvia Formenti: Ekintzaile izateko jaioa, SASKIAko kide eta gure anfitrioia ALLUITZ NATURAn
  • Begoña Loizaga: Besteak beste KIMUAK enpresaren sortzailea eta ENEEK lehendakari ordea.
  • Raquel Lopez: Geldiezina, ekoizlea eta BIOLANDAREA enpresaren sortzailetako bat.

17:30/18:30 KONEKTATZEKO TAILERRA

Aurre matrikula

Informazio gehiago: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. '; document.write(''); document.write(addy_text58702); document.write('<\/a>'); //-->\n E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. . Tel: 688815045

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola