banner8.jpg

Berriak

Artzain Eskolatik pasa diren 270etik gora ikasleek artzaintzaren jarraipena bermatzen dute Euskadin

Arantzazuko eskolak XXI. Ikasturteari amaiera eman dio gaur, 11 ikaslerekin. Honekin 270 dira bertan diplomatu diren pertsonak, Euskadin artzaintzaren jarraipena bermatuz. Bittor Orozek,  Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordeak Artzain Eskolaren 21 urteko ibilbidearen bilakaera ona nabarmendu du, eta ikastetxeaz esan du 鈥Euskadiko ardiaren sektorearen etorkizunerako giltzarria鈥 dela.

Amaiera ekitaldian, Artzain Eskolak Makatza baserriko Pedro Gabiria eta Ines Argarate artzainak omendu ditu, bai eta Eskoriatzako Udala ere, artzainen alde egindako lanagatik.

Informazio gehiago

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola