banner12.jpg

Berriak

“Ostegun Ekintzaileen” edizio berri bat abiatu da jarduera ekonomikoak eta esperientzia berritzaileak sustatzeko

Gaur, laugarren urtez jarraian, “Ostegun Ekintzaileak” prestakuntza ibilbidea hasi da, HAZI Fundazioak bultzatuta, nekazaritzako elikagaien balio katean eta landa eta itsasertz ingurunean jarduera ekonomikoa bultzatzeko. Egitasmoa hilaren azken ostegunean egiten da, eduki teoriko eta praktikoekin, ekintzailetza prozesuaren hainbat alderdi lantzeko, bai ni ekintzailea lantzeko (adimen emozionala, denboraren kudeaketa), bai gai teknikoagoak jorratzeko: azterketa ekonomikoa, marketina, komertzializazioa, etab. Gainera, saio guztietan esperientzia bat aurkezten da, erronkak eta garatutako ekintzailetza prozesua lehen pertsonan kontatzeko, kontsultei erantzuteko eta saioetarako joaten diren lagunekin enpatizatzeko.

2018ko programa abiarazteko, saio berritzaile bat antolatu da “Adimen Emozionalaren Kudeaketa”-ri buruz; Arabako Lautadan egin da. Lehenik eta behin, tailer teoriko-praktiko bat egin da Ozaetan, eta, ondoren, saio praktikoa egingo da Arriolako Zaldi Aratz enpresan; bere liderra emozioak zaldiekin lantzen dituen emakume ekintzaile bat da. 

OSTEGUNA

Aurten, nobedade moduan, prestakuntza Euskadi osoan garatutako proiektu eta egitasmoen kokapenetan egingo da. Otsaileko lehen hitzordua osatzeko, gai ugari eskainiko dira, urtean zehar garatzeko Euskadiko Hiru Lurralde Historikoetan, arlo desberdinak lantzeko: Negozio ideia bat eraikitzea, Bizirauteko finantzak, Nire negozioaren muina eraginkortasunez komunikatu…

Parte hartzearen datu positiboak

Ostegun Ekintzaileak” proiektua 2015ean hasi zen, landa ingurunean egitasmo ekonomiko bat martxan jarri nahi zuten pertsonei begira –bai lehen sektorean bai beste edozein esparru profesionaletan–, pentsatuz orientazioa behar dezaketela negozioa martxan jartzeari edo mantendu eta hobetzeari lotutako hainbat gairi buruz. Bere helburuak dira kultura ekintzailea eta ekimena duten lagunen arteko konexioa sustatzea, identifikatutako edo eskatutako gaietan kualifikazioa eskaintzea , eta ekintzailetzaren ibilbidearen arazoak eta erronkak partekatzea. Hiru edizioetan, programa pertsonen prestakuntzarako tresna egoki gisa finkatu da, eta saioetan bete egin da parte hartzaileentzako lekua. I

az 9 prestakuntza saio eskaini ziren, 139 lagun ekintzailek parte hartu zuten, horietatik %53 emakumeak. Azken horien artean, erdiek baino gehiagok 41-55 urteko adina zuten, eta gizonezkoei dagokienez, berriz, %55 ez ziren 41 urtera iristen. Nabarmentzekoa da ikastaroetara joandako lagunen %75ek unibertsitate ikasketak dituztela. 

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola