banner7.jpg

Berriak

Brenda Linero, Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuko ikasleak irabazi du IX. Euskadiko Ostalaritza Eskolen Eusko Label lehiaketa

Brenda Linero Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuko (ULHI) ikaslea izan da aurtengo Eusko Label Ostalaritza Eskolako lehiaketaren irabazlea. HAZIk antolatuta ospatu zen atzo Mendizorrotzako Egibide Ostalaritza Eskolaren egoitzan. “Ama lurra” platera aurkeztu zuen eta 700 euroko txekea jaso. Bigarren saritua Stephanie Arango izan zen, Gamarrako Ostalaritza Eskolako ikaslearentzat; “Chop txotx” izeneko platera egin zuen, eta 500 euroko diru saria jaso. Hirugarren postuan Pablo Cadavid (Bilbao Ostalaritza Goi Eskola) geratu zen, eta sukaldatu zuen platera  “Erlea eta ardia”, 400 euroko txekearekin saritua.

ARGAZKIAK IKUSI

eusko label

Hainbat eskoletan irabazle izan diren partaideek final handia jokatu zuten; Aiala Ostalaritza Eskola, Bilbao Ostalaritza Goi Eskola, Cebank Gipuzkoako goi-mailako ostalaritza eskola, Egibide-Mendizorrotza Ostalaritza Eskola, Galdakao Ostalaritza Eskola Nagusia, Gamarra Ostalaritza Eskola, Leioako Ostalaritza Eskola eta Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuko ordezkari bana lehiatu ziren. Errezeta osatzeko produktu nagusiak Eusko Labela duten Euskal Baserriko Arrautza, Esnea eta eztia izan ziren.

Sari emate ekitaldian, besteak beste, Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordea eta Asier Arrese, HAZIko zuzendaria izan ziren.

Balorazioa

Bi epaimahi egon ziren egindako guztia epaitzeko. Alde teknikoa baloratu zen, eta horrek %35eko balioarekin. Bestalde, %65 balio izan du dastaketan oinarritutako puntuazioak. Dastaketa epaimahia honela egon zen osatuta: Luis Angel Plagaro (Sukalki Jatetxea), Julio Saenz de la Calle (Zaldiaran Jatetxea), Asier Urbina (Ikea Jatetxea),  Miguel Caño sukaldaria, Aloña Erzibengoa (CEBANCeko irakaslea) eta Julen Hornillos (Euskal Baserriko Arrautzako ekoizlea).

Lehiakideak eta platerrak

• Andoni Arranz Bárcena (CEBANC Ostalaritza Eskola). Platera: Latte cotta de miel y limón, OOBE bizkotxoa, erretako sagar krema, sagardo merengea y Idiazabal kremosoa.

• Pablo Cadavid Carrancio (Bilbao Ostalaritza Goi Eskola). Platera: Erlea eta ardia.

• Stephanie Arango Jiménez (Gamarra Ostalaritzako Eskola). Platera: Chop-txotx.

• Unai Martínez de Lizarrondo Arbeo (Aiala Ostalaritza Eskola). Platera: Intxaursaltsa testuratan.

• David Rodríguez Lozano (Leioa Ostalaritza Eskola). Platera: Gorringo eta ezti erdigatzatuko kausera

• Álvaro Andrés Fernández (Galdakao Ostalaritza Eskola). Platera: Hemen haziak, zapore bereziak.

• Brenda Linero Martín (ULHI- Urrutiko Lanbide Heziketako Institutoa). Platera: Ama lurra

• Jordi Muñoz Intriago (Escuela de Hostelería Egibide-Mendizorrotza). Platera: Sifoi-ezti torrada, gorringo grina.

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola