banner12.jpg

Berriak

Euskadiko Ostalaritza Eskolen IX Eusko Label Lehiaketa Gasteizko Egibide-Mendizorrotzan ospatuko da

IX Euskadiko Ostalaritza Eskolen Eusko Label Lehiaketa Gasteizko Egibide-Mendizorrotza Ostalaritza Eskolan ospatuko da gaur, otsailak 20 Aurten ikasleek plater goxo bat prestatu behar dute Eusko Labela duten Baserriko Arrautza, Eztia eta Esnea produktuak erabiliz.

ARGAZKI BILDUMA

Guztiek diploma eta kalitatezko bermea duen produktuez osoturiko otzara jasoko dute. Era berean eta aurreko aurteetan bezela hiru sari egongo dira, 700, 500 y 400 eurokoak lehenengo, bigarren eta hirugarren saria. sariak Lehiaketan 8 lagunek hartuko dute parte, eskola guztietan egin diren sailkapen probetan irabazle izanik. Eskola bakoitzetik batek hartuko du parte, eta hauek izan dira ostalaritza eskolak: Aialako Ostalaritza Eskola, Artxandako Goi mailako Ostalaritza Eskola, Egibide-Mendizorrotzako Ostalaritza Eskola, Cebank-Goi mailako Ostalaritza Eskola, Galdakaoko Goi mailako Ostalaritza Eskola, Gamarrako Ostalaritza eta Turismo Eskola, Leioako Ostalaritza Eskola eta Urrutiko Lanbide Heziketako Institutua.

sariak

Alde batetik, ostalaritza eskoletako irakasleez osoturiko epaimahaiak alderdi teknikoa baloratuko du, zeina azken notaren %35 izango baita. Epaimahai teknikoak plateraren prestaketarekin zerikusia duten alderdiak hartzen ditu aintzat balorazioa egiteko: higienea, antolaketa, trebetasuna eta garbitasuna. Dastaketaren epaimahai profesionalak, berriz, aurkezpena, zaporea, sormena, tenperatura eta erabilitako osagaien arteko harmonia baloratu ditu. Kalifikazio hau guztirako notaren %65a da.

Epaimahian sukaldari hauek egongo dira:

鈥 Luis Angel Pl谩garo:  Sukalki Jatetxea

鈥 Julio Saenz de la Calle:  Zaldiaran Jatetxea

鈥 Asier Urbina: Ikea Jatetxea

鈥 Miguel Ca帽o: Tond贸n Hotela Jauregia

鈥 Alfredo Garc铆a: Giez Berri

鈥 Julen Hornillos: Euskaber 

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola