banner10.jpg

Berriak

LIFE+ Ordunte Jasangarriaren proiektuak monografiko bat argitaratu du zohikaztegien karakterizazio eta kontserbazioari buruz

LIFE+ Ordunte Jasangarria proiektuak –HAZI Fundazioak bazkide moduan parte hartu du– monografiko bat argitaratu du, zohikaztegiak kontserbatzeko eta lehengoratzeko azken azterketa eta esperientziak bilduta. Habitat horren banaketa, munduan mehatxuen daudenen artean egonik, nabarmen murriztu da Europako erdialde eta hegoaldean, eta egiazki urriak dira gaur egun.

LIFEri esker, Zalama mendian (Bizkaia) dagoen zohikaztegia lehengoratzen aurrera egin ahal izan da, bere gaur egungo kontserbazio egoerari buruzko ezagutza sakondu da, horrelako habitaten inguruko teknikarien eta adituen arteko elkartrukeak sustatu dira, eta, azkenik, izaera teknikoko argitalpena editatu da.

Hamabi ataletan zehar, aditu ezagunek zohikaztegien identifikazioari, deskribapenari, berrezarpenari eta babesari buruzko ekarpenak aurkezten dituzte. Liburua batez ere Natura 2000 Sareko europar teknikari eta kudeatzaileei zuzenduta dago, habitat honen presentzia dagoen lekuetan, eta bere xedea da lortutako ezagutzak hedatzea, antzeko arazoak dituzten kokaguneetara estrapolatu daitezkeen jarraibideak eman ahal izateko.

ARGITALPENA IKUSI

 

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola