banner11.jpg

Berriak

HAZI, DG Regioren “mendialdeetako kohesio politikari” buruzko konferentzian

dg regio1 dg regio2

Gaur goizean Konferentzia bat egin da Bruselan, "Mendialdeetako kohesio politika: nola hobetu mendien ekarpena eta mendialdeentzako onurak" izenburuarekin, Euromontanak eta Europar Batzordeko DG Regiok antolatuta.

Eusko Jaurlaritza hitzorduan izan da, bere ordezkariak izanik Irma Basterra, Landaren eta Itsasertzaren Garapen eta Europako Politiketako zuzendaria, eta Juanan Gutierrez, HAZI Fundazioko Prospektibaren eta Europako Harremanen Arloko buru eta Euromontanako lehendakaria. Azken horrek inauguratu du jardunaldia, eta aldamenean izan ditu Iliana Iotova, Bulgariako lehendakariorde eta Mendialdeetarako Agendaren sustatzailea, Mercedes Bresso, europarlamentari eta RUMRA Intertaldeko kidea (landaguneak, mendialdeak eta ingurune bakartuak), eta Jean Pierre Halkin, Europar Batzordeko DG Regio unitateko burua.

Konferentziaren helburua izan da kohesio politikaren aldetik mendialdeetarako laguntza hobetzeko aukerak aztertzea. Horrenbestez, Euromontanak konpromiso politiko sendoagoa eskatu dio Europar Batzordeari, baita ere Europar Batasunaren Tratatuaren 174 artikulua egokiago aplikatzeko eta, horrela, benetako lurralde kohesioa garatzen laguntzeko.

Mendialdeek muga bereziak dituzten arren, Euromontanan horien eta beraien etorkizunaren ikuspegi baikorrarekin egiten da lan, kontuan hartuta ekarpen garrantzitsua egiten dutela bizimodu osasungarri izateko leku moduan, kalitateko elikagaien ekoizpenean, eta ura, energia eta ekosistemak hornitzen, besteak beste.

Beraz, baliabide horiek guztien eta, oro har, lurraldeari egiten dioten ekarpenaren balioa agerian jarri nahi da, eta hortik sortzen da Mendialdeetako Agendaren aldeko babesa, eta funts askoko ikuspegi baten beharra, ez dadin izan FEADER funtsa eskualde horien garapenaren laguntzaile bakarra, eta, aitzitik, FEDER eta FSE funtsek ere lagundu dezaten lurralde kohesioa bultzatuko duen egiazko politika bat garatzen.

.

dg regio3

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola