banner8.jpg

Berriak

NPBren etorkizuneko erronken mahai inguruan eztabaida gai, Geroa Gaur programaren barnean

Datorren asteartean, abenduaren  20an, Arkautiko Zalditegietan NBP: Etorkizuneko Erronkak jardunaldia ospatuko da, Munduko Landa Eremuak eta Hazi Fundazioak antolatuta.  Jardunaldia, Geroa Gaur egitasmoaren barruan kokatzan da. GEROA GAUR landa alorreko prospektibarako foro bat da, egoera berri horiek sektorean nola eragin dezaketen eta Euskadiko landa eta itsasertzeko ingurunearen ezaugarri diren prozesu ekonomiko eta sozialetan nola barneratu daitezkeen aztertu eta baloratzeko topaleku gisa jaioa.

Oraingoan Europar Batasuneko Nekazaritzako Elikagaien Kooperatiben Espainiako Konfederazioaren arduradun Gabriel Trenzadoren lankidetza izango dugu, Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) etorkizunari eta espero diren eraginei buruz hitz egiteko. Ondoren, Work Kafea egingo dugu, eragile desberdinek NPBan positiboki eragiteko jokatu dezaketen rolari buruz eztabaidatzeko eta hausnartzeko mahaiekin.

Egitaraua ikusi

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola