banner11.jpg

Berriak

Düsseldorfeko PROWEIN azokaren balorazioa positiboa izan da

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta HAZIren koordinazioarekin, Elikaduraren Euskal Industria kanpoan sustatzen laguntzeko jardueren barruan, Düsseldorf hiri alemaniarrean martxoaren 13tik 15era bitartean egin den PROWEIN azokan Euskadiko upategien baterako parte hartzea antolatu du beste urte batez.

Euskadiko mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari ematen dion laguntza erakusteko eta azken berritasunak hurbiletik ezagutzeko, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz eta Kalitate eta Elikagaien Industrietako zuzendari Peli Manterola edarien sektoreko hitzordu garrantzitsu horretara joan dira. 2016ko edizioan, Eusko Jaurlaritza hamaikagarren urtez hartu du parte, “EUSKADI – BASQUE COUNTRY” 273m2-ko estand batekin, Euskadiko elikagaien industrian kalitateko ardoak eta txakolinak edota beste edari alkoholdun batzuk ekoizten diharduten enpresei lekua emanez.

Oraingo honetan, Eusko Jaurlaritzaren ekimen honen bitartez Düsseldorfera joan diren enpresetatik; 26 Arabako Errioxako upategiak dira, 9 txakolindegiak eta 1 vodka destilategia. Prowein sendotu egin da sektore honen Europako azokarik garrantzitsuena eta esanguratsuena moduan, eta munduan dauden ardo eta beste edari alkoholdun batzuen ekoizlerik garrantzitsuenak ditu bere erakusketarien artean.

Azoka profesionalei zuzenduta dago esklusiboki, eta bertara doazen bisitariak banaketa kanal guztietako erosle adituak dira (handizkariak, ostalaritzako industria, catering-a, txikizkari espezializatuak, inportatzaileak, banaketa kate handiak, etab.), azokara negozioak egiteko eta harremanak ezartzeko asmoarekin doazen adituak, alegia. Aurten, Proweinen mundu osoko 50 herrialdetatik joandako 6.000 erakusketari inguru bildu dira eta 500 mintegi espezializatu egin dira. Antolatzaileek 50.000tik gorako bisitari joatea espero dute.

Euskal ardoen esportazioen gaineko datuak 2015ean

2015a urte errekorra izan da euskal ardoren esportazioetarako, 58 milioi litro esportatu baitira, eta kanpoan egindako salmentetan 203 milioi euro lortu direlako. Jatorri izendapena duten ardo ontziratuak sendotu egin dira esportazio horien eragile gisa, esportazioen %84 ardo horiei baitagokie, 170,5 milioi eurora arteko sarrerak emanda; 155,9 milioi ardo beltz eta gorriei dagozkie, eta 14,6 milioi, berriz, ardo zuriei. Erresuma Batuak euskal ardotan gehien gastatzen duen herrialdea izaten jarraitzen du(41,6 milioi euro), eta bere atzetik Estatu Batuek doaz (28,1 M€), 2015ean ordura arteko gasturik handiena horiek egin zuten eta.

Hirugarren lekuan Suitza dago, zeinak pasa den urtean %10 gehiago kontsumitu zuen, guztira 22 milioi euroko gastua eginez, eta haren jarraian, oso gertutik, Alemania (21,2 M€) Kanpoko merkatuan, Euskal Herriak balio erantsi handiagoko ardoetara zuzentzen ditu bere salmentak, eta horren ondorioz esportazioko batez besteko prezioa 3,50 €/litro-koa izan zen, Espainiako batez besteko prezioak baino hiru aldiz handiago, Espainian solteko produktuaren kuota handiagoa denez ardoa merkeago baita.

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola