banner7.jpg

Berriak

LIFE-TREMEDAL proiektuak Europako Batzordearen bisita jaso du

visita comison

Egun hauetan, Europako Batzordeko arduradun tekniko eta finantzarioek LIFE-TREMEDAL proiektua bisitatu zuten ondo doala ikuskatzeko.

Horretarako, sortutako dokumentazio guztia kontsultatu eta Belateko zohikaztegia bisitatu zuten, Nafarroan egin diren jarduketen leku adierazgarrienetako bat baita. Batzordeak zohikaztegiaren egoera baieztatu ahal izan du, bai eta LIFE+TREMEDAL proiektuaren baitan egindako lanen ondoren izan duen bilakaera baloratu ere.

Euskal Autonomia Erkidegoko bazkideek (Arabako eta Gipuzkoako foru aldundiak, Uraren Euskal Agentzia eta HAZI Fundazioa) Caicedo Yuso-Arreoko lakua, Araban, eta Jaizkibel eta Usabelartza guneak, Gipuzkoan, kontserbatzen eta lehengoratzen egindako lanen emaitzak erakutsi ahal izan dituzte.

Bisita oso onugarria izan da eta Europar Batzordeak lanak nola egin diren arreta handia jarri du, beste proiektuetan erabiltzeko.

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola