banner2_0.jpg

Berriak

SASKIA proiektuak emakumeak zuzendutako landa eremuko enpresetan marketing-a aztertu du

Abenduaren 2an, 11an eta 16an HAZI Fundazioak eta Bizkaiko Landa Garapen Elkarteek antolatuta eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak diruz lagunduta, emakume enpresaria eta ekintzaileen topaketa berri bat burutu da Derion, Saskia proiektuaren testuinguruan.

Oraingo honetan topaketaren helburu nagusia hauxe izan da: emakumeak sustatutako eta zuzendutako landa eremuko enpresetan marketing-aren hainbat arlo jorratzea. Horrela, produktuen eta enpresen nortasuna, bezeroak eta konpetentzia landu dira, besteak beste.

Formazio ekintza hau jardunaldi sorta baten barruan kokatzen da; eta ekitaldi guztien helburua gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatzea da, beti ere genero ikuspegia kontuan izanda, eta emakume horien beharrizanei erantzungo dieten proiektuak garatuz.

saskia diciembre2014

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola