Berriak
Hegaztizaintzan larrialdi-sakrifizioa prozedurari buruzko ikastaroa
HAZIren Enplegurako Prestakuntza eskaintzaren barruan, datorren martxoaren 17an, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 14:00etara, "hegaztizaintzan larrialdi-sakrifizioa prozedura" izeneko ikastaroa emango da Arkautiko Nekazaritzaren Elikagaien Campuseko Zalditegian. Jardunaldia hegaztiak loarazi eta hiltzeko metodoen aplikazioari buruzko ezagutza teoriko eta praktikoak garatzeko interesa duten hegazti zaintzako sektoreko teknikari eta profesionalei zuzenduta dago.
Ikastaroa Lotta Berg doktoreak emango du, Skarako (Suedia) Nekazaritza Unibertsitateko albaitari eta katedraduna eta animalien etologia eta ongizatean aditua denak. Berg doktorea unibertsitatean irakaslea da eta, aldi berean, ikerketa lanak ere egiten ditu, esaterako hiltzeko diren eskortako hegaztien kudeaketaren ildoan.
Informazio gehiago eta izena ematea