banner11.jpg

Berriak

Gamarrako Ostalaritza Eskolako Luken Vigo, ostalaritza eskoletako Eusko Label lehiaketaren irabazlea

chequeGamarrako Ostalaritza Eskolako Luken Vigo izan da urtero Euskadiko ostalaritza eskolak lehiatzen diren Eusko Label Lehiaketaren laugarren edizioko irabazlea. Irabazi zuen platera "Ajoarriero bakailaoaren kontserba" izan zen eta, finalean, non parte hartzaileen maila handia nabarmendu baitzen, platerak epaimahaia harritzea lortu zuen bere originaltasunagatik eta prestatzeko moduagatik. Lehen sailkatu gisa, Luken Vigok 600 euroko txeke bat jaso zuen Asier Arrese Haziko zuzendariaren eskutik.

Sailkapenean bigarrena Estibaliz Garcia izan zen, Leioako Ostalaritza Eskolakoa. Eskola hori aurten ekitaldiko gonbidatzailea zen, iazko lehiaketan irabazlea izan ondoren. "Eusko Label arrautza, pikillo mami, Arabako patata, onddo, Zallako tipula more kurruskari eta mikro entsalada" platerak ekarri zuen 400 euroko saria, Fernando Canales sukaldariak emandakoa.

Aialako Ostalaritza Eskolako Lore Pedrosa izan zen hirugarrena "Eusko Labela duen baserriko arrautza beteta eta kontsomean egosia" platerarekin eta 300 euroko txeke bat hartu zuen. Finalean parte hartu duten zazpi kideak Euskadiko diploma eta egiaztatutako kalitatezko produktuekin osatutako otarra bana irabazi dituzte.

Eusko Labeleko arrautza, osagai nagusia

Finaean eskola ezberdinetan irabazle izan ziren zazpi partaideek jokatu dute: Aialako Ostalaritza Eskola, Artxandako Ostalaritza Eskola, Egibide-Mendizorrotza Ostalaritza Eskola, Cebank-Gipuzkoako Goi-mailako Ostalaritza Eskola, Galdakaoko Ostalaritza Eskola Nagusia, Gamarrako Ostalaritza eta Turismo Eskola etaLeioako Ostalaritza Eskola. Finalean, beraien eskolan egin zuten platera egin behar zuen, Euskal Baserriko Arrautza osagai nagusi bezela hartuta.

Epaimahia honako osatu dute: Haziko ordezkari bat, Esteban Atxa (EUSKABER),Fernando Canales sukaldaria, Teresa Astorkiza (Euskal Baserriko Arrautza ekoizlea), Maite Ibañez de Maeztu (iazko lehiaketaren irabazlea), eta Euskal Okela harakin bat.

Lehiaketaren liburuxka

Argazki-galeria

Finaleko errezetak

primer-premio copyLehen saria – Ajoarriero Bakailaoaren Kontserba
Luken Vigok, Gamarrako Ostalaritza Eskolakoak, bakailaoa eta arrautza konbinatzen dituen errezeta oso modu berezian aurkeztuta eskuratu zuen lehen saria.
Ikusi errezeta

segundo-premioBigarren saria – Eusko Label arrautza, pikillo mami, Arabako patata, onddo, Zallako tipula more kurruskari eta mikro entsaladarekin
Estibaliz Garcia, Leioako Ostalaritza Eskolakoa, bigarren postuan gelditu zen tokiko produktuen konbinazio batekin.
Ikusi errezeta

tercer-premioHirugarren saria – Bijiliako Eusko Label arrautza sueztitua
Lore Pedrosa Aiarako Ostalaritza Eskolako ordezkaria izan zen eta berak hirugarren postua eskuratu zuen, produktu nagusia, hau da, arrautza garbantzu krema, patata eta bakailaoarekin konbinatzen duen errezeta honekin
Ikusi errezeta

artxandaEusko Labela duen baserriko arrautza beteta eta kontsomean egosia
Artxandako Ostalaritza Eskolako ordezkariak, Xiaoqing Jiangek, oso plater orijinala aurkeztu zuen. Plater horretan Euskal Herriko bertako produktuak eta gastronomia eta Txina bere jaioterriko janarien ohiturak uztartu zituen.
ikusi errezeta

GAldakaoArrautza bilakaeran
Alazne Azkundagak, Galdakaoko Ostalaritza Eskolakoak, arrautza, oilaskoa, oilo salda eta onddoak konbinatzen zituen plater bat prestatu zuen.
Ikusi errezeta

 mendizorrozaBaserria funtsean
Egibide Mendizorrotzako Ostalaritza Eskolako ordezkariak, Mario Masponsek, lan handia egin zuen aurkeztu zuen Esencia de Baserri (Baserria funtsean) izeneko platerarekin. Horrela aitortu zuen epaimahai teknikoak sukaldariaren teknika oso ondo baloratuta.
Ikusi errezeta


gipuzkoa copyArrautza ala oiloa?
Arantxa Lizarazuk, Gipuzkoako Goi mailako Ostalaritza Eskolakoak, ez zion erantzunik eman betiko galdera ezagun horri, baina oso lan polita egin zuen osagai biak konbinatuta.
Ikusi errezeta

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola