banner11.jpg

Berriak

Eusko Labela duen Esne-Bildotsaren jaia

La Fiesta del Cordero LechalOtsailaren 16an, Bilbon, Donostian eta Gasteizen 100etik gora bildots erreko dira burduntzian, gero dastatzera eramateko.


Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Landa Garapenerako Sailburuordeak, Unai Ibarzabal, Urkaiko-Harakai Kooperatibako gerenteak eta Jon Aldaiturriaga, Bilboko Alde Zaharreko Merkataraien Elkarteko ordezkariak Euskal Labela duen Esne-Bildotsaren Jaia aurkeztu dute.

Esne Bildotsa izan zen Eusko Label bereizgarria lortu zuen lehenengo produktua. 1994an Euskal Autonomia Erkidegoan 81 artzaina zeuden izena emanda eta 32 mila kilo merkaturatu zituzten; aldiz, 2012an erregistratutako 259 artzainek 72.492 kilo identifikatu zituezten Eusko Label bereizgarriarekin. Dena dela, azkeneko urte hauetan, kontsumoa jaitsi egin da, eta horrekin batera identifikazio datuek behera egin dute.

Euskadiko Esne Bildotsa azkeneko urte hauetan konpetentzia handia ari da izaten merkatuan. Euskadiko zirkuito komertzialean kanpoko bildots asko ari da sartzen eta horri produktu
honek izan duen kontsumo jaitsiera gehitzen badiogu, egoera zail batean aurkitzen gara.

Egoera horren aurrean dei egiten zaie Euskal kontsumitzaileei Eusko Label bereizgarriarekin identifikatutako bildotsak kontsumitu ditzaten. Horrela, kontsumitzaileak bermatuta izango du erosten duen hori Euskal Autonomia Erkidegoko eta bertako arrazatatik eratorritakoa dela, egon litezken iruzurrak alde batera lagaz.

Prentsa oharra ikusi

 

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola