banner7.jpg

Berriak

All Greens of Vitoria-Gasteiz (Green Capital 2012): Ezagutu eta dasta ezazu zure hiria


Hiri bat dastatu, ukitu eta usaintzea, eta aldi berean, bere paisaia, kultura eta ondarea zaintzea, posible al da? Bai, tokiko sasoiko produktuek erakutsiko dizute nola... datorren asteburutik aurrera ikusi ahal izango duzu, Gasteizko Udalak eta HAZI korporazioak antolatutako All Greens of Vitoria-Gasteiz izeneko proiektuaren barne antolatu diren jardueretan.

Ustiategietara bisitaldi programatuak egingo dira, baita gastronomia-tailerrak ere; jarduera horien bitartez, tokiko nekazaritza eta elikadura-produktuen aberastasuna ezagutzeaz gain, horiek elikagai gisa eta bestelako funtzio gisa ematen digutena ezagutu ahal izango duzu: ingurumena, paisaia, ondarea, kultura, osasuna, lurraldearen kohesioa mantentzen laguntzen dute...

Asteburu honetan, irailaren 29an, larunbata, zure inguruko nekazaritza eta elikadura-ustiategietara programatutako hiru bisitaldi programatuen lehena egingo da. Bisitaldietako gida eta protagonista baserritarra izango da, nekazaria bera, bere lanaren eta bizimoduaren garrantzia azalduko digu, eta horrez gain, sasoiko produktuen dastaketa bat ere eskainiko digu.

All Greens of Vitoria-Gasteiz ekimeneko udazken-neguko eskaintza osatzeko, hiru gastronomia-tailer egingo dira, Luis Plágaro arabar sukaldariaren zuzendaritzapean: bertan, tokiko sasoiko produktuak erabiliz, zenbait plater egiten erakutsiko digu.

Inskripzioak

Jarduera hauetakoren batean parte hartu nahi izanez gero, esteka hauetako batean izena eman dezakezu:

Ustiategietara bisitaldia egiteko izen-ematea

Gastronomia-lantegietarako izen-ematea

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 945 00 32 08 telefono-zenbakira.

Jarduera horien kartela ikusi nahi baduzu, egin klik hemen.

 Erlazionaturiko berriak:

 Hurbilagoa, zaporetsuagaoa, hobeagoa: Hazi + Plágaro + 220º

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola