banner9.jpg

Berriak

Eusko Labela duen Euskal olioaren ezaugarriak hedatzeko jardunaldia

Gaur goizean, Hernaniko Chillida Leku Museoan, gastronomia munduko profesional eta preskriptoreei zuzendutako aurkezpen-jardunaldia egin da, Eusko Labela duen Oliba Olio Birjina Estraren erabileraren eta kontsumoaren abantailak ezagutarazteko. Bere ezaugarri eta dohainen berri emateaz gain, Euskadiko olioaren ekoizpen-sektoreari buruzko datuak eta jarduera horrek bizi duen egoerari buruzkoak eman dira ezagutzera aurkezpenean, gaur egun 57 profesional baitaude bertan erregistratuta.

 

Eusko Labela duen Oliba Olio Birjina Estra ekoizpen mugatuko elikagaia da, Arroniz barietatearekin egina, eta kalitate-ezaugarri batzuk ditu, olio berezi bihurtzen dutenak, baina oraindik ere ezezaguna da euskal kontsumitzaileentzat. Hori dela eta, HAZIk eta Arabako Errioxako Olibondoa eta Olioa Sustatzeko Elkarteak (APRORA) antolatutako jardunaldi honen helburua euskal gastronomiarekin lotutako adituek produktu horiek sustatzea da, eta olio-dastaketa egitea eskaini zaie, Euskal Ogia eta Euskal Gatzarekin.

Euskadin 160 hektarea baino gehiago daude erregistratuta gaur egun olibondoaren laborantzarako, 75 hektareako olio-azalerarekin, eta horietatik 20.000 litro olio ekoizten dituzten ia 100.000 kilo oliba ateratzen dira kanpainan zehar.

ARGAZKI BILDUMA

scribdicon

HAZI. Egoitza Nagusia. Granja modeloa z/g 01192 Arkauti, Araba. IFK. G48986137  l T 945 00 32 40 | hazi@hazi.eus | Pribatutasun Politika | Ohar Legala | Urrutiko Kontrola